Duela 100 urte sortu zen Irala auzoa. Mendeurrenaren harira, auzoko hainbat kolektibok eta pertsonak denboraldi luzea eman dute ospakizunerako osatzen. Bihar amaituko dute mendeurreneko osakizunak. Harino Panadero eraikinean egin dute hitzordua eta bertan auzoko Rogelio Mendoza Pinedoren inguruko dokumentala entrenatuko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181129_Irala100.mp3 Deskargatu hemen.
Kolore Guztietako basoak plataforma larunbatean gure irekia antolatu du Gernikako Astran. German Sierna izan dugu gaurkoan bidelagun, larunbateko gure irekira gonbitea luzatzeaz gain gure inguruan ditugun basoak nolakoak diren azaldu digu. Baso autoktono gutxi dugu Bizkaian. Bizkaiko baso eremuen %53 pinudiak edota eukalpitoak dira. Zuhaitz horiek azkar hazten dira, baina […]
Diskoa intro batek zabaltzen du baina lehen kantatuarekin “Ni” deiturikoarekin abitu dugu elkarrizketa, diskoari izena emateaz gain disko honen abiapuntua izan da eta , horrela kontatu digute Xabi Solanok eta Aitor Zabaletak. Oraingoan Marc Dasosusa ekoizlearekin lan egin dute. Urte lasai hartu izan dute diskoa prestatzeko. Kontzertu gutxiago, eta buelta […]
Bilboko udalak gabonetarako egitaraua aukeztu du; Bilbaogabonak izenpean, hiriko auzoetan zehar hainbat ekimen izango dira atzotik hasi eta urtarrilaren 6ra arte. Honen helburua hiritarrentzat eta turistentzat hiri erakargarriago bat egitea dela azaldu du Itziar Urtasun, Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko zinegotziak. Gehien esperotako ekintzetako bat argiak izan dira; atzo […]
Elikagaien Bilketa Handia antolatu du azaroaren 30 eta abenduaren 1erako Bizkaiko Elikagaien Bankuak. Bizkaiko ia 300 establezimendu eta 5.500 boluntariotik gorak parte hartuko dute. Guztira milioi bat kilo elikagai biltzea espero dute, iazko antzera. Ander Bilbao Larrazabal, elkarteko bolondresa izan da gurekin; Bizkaiko Elikagai Bankuaz eta hastear den kanpainaz hitz […]
Nerea Ibartzabalek lortu zuen Igorreko saioan eskuragarri zegoen finalerako txartela. Bertsolari markinarrak 514 puntu biribil sartu zituen zakura; bigarren, Onintza Enbeita eta, hirugarren, Eneko Abasolo (gure txikitin). Bertsozaleek bete egin zuten Igorreko polikiroldegia, eta bertsolarien lanek berotu. Finalerako txartel-banaketa zapatuan erabakiko da, Lekeitioko Santi Brouard frontoian. 8kotea, finalerako txartelaren zain. […]
XII mende arte Euskararen lurraldea guztiak Nafarroako erresuman baitan zeuden, baina XII mendean Akitania osoa Ingalaterrako erregeen gelditu zen, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behera barne. Gertaera datuak ezagutzen badira ere, zaila da irudikatzea ingeles jendeak izan zuen eragina euskaldunen eguneroko bizitzan. Baionan izan zuten eragina, 1338 urteko erroldan ageri dira […]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan zehar aurkezpen bira egin zuten iazko udazkenean. Orain, beraien lehen diskoa, Hasieratik aurkeztu dute. Abenduaren seian hasiko dute diskoaren bira, Durangoko azokan. Ondoren, etxean, Bergaran joko dute urtarrilaren 18an. Otsailaren 8an Azpeitian eta 16an Oñatin joko dute. Birako azken kontzertua Katalunian emango dute; Cerdanyola del Vallesen […]
Bilbon 1.450 terraza baino gehiago daude eta askotan bizilagunen egunerokoa oztopatzen dute. Bizikidetza hobetzeko, terrazen erabilera eta espazioa berrantolatuko du Udalak. Ikuskaritzarekin abiatuko du plana, Zazpikaletan, Abandon eta Indautxun. Hasieran, ikuskaritzen bitartez gaur egun baimenduta dagoena betetzen dela egiaztatuko da, Bilboren 0 kilometrotik, hau da, Udaletxetik hasita. Horretarako, merkatariekin, auzokoekin […]
Garai Zekenak antzezlana aurkeztu du Arriaga Bilboko antzokiak, Henrik Ibsen norvegiar dramaturgoaren klasiko handietako batean oinarrituta Denise Despeyroux egileak egindako testuaren bertsioa, Raul Cancelok zuzenduta. Oholtzan Miren Gaztañaga Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez eta Pako Revueltas harituko dira. Gaurkoan Miren Gaztañaga eta Kepa Errasti batu zaizkigu saiora. […]
