“Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira” Glotodidaktikako VI. Topaketa antolatu du UEUren Glotodidaktika sailak HABErekin elkarlanean eta Euskaltzaindiaren laguntzarekin. Jardunaldi honen helburua euskararen biziberritze prozesuaren egoera aztertzea eta helduen euskalduntze alfabetatzea horren baitan kokatzea da. Topaketa azaroaren 9 eta 10ean egingo da Bilbon eta matrikula zabalik dago: www.ueu.eus. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181031_UEU_Arkaitz.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbok datorren urterako 526 milioi euroko aurrekontua izango duela jakinarazi du udalak. Iazko aurrekontuarekin alderatuta ia %5 igo dela eta dirua pertsonengana, auzoetara eta hiriaren ekonomia bultzatzera zuzenduko dutela azaldu du Juan Mari Aburto alkateak. Dirua hamalau arlotan bananduko dute, eta Obrak, zerbitzuak, hiri eraberritzea eta espazio publikoa izango da […]
Argiaren abiadura da Baobabs Will Destroy Your Planet Iruñeko taldearen lan berria. 2014an sortu zen taldea, eta, bigarren bilduma eskua artean dutela, irratira etorri zaizkigu. Eymar gitarra eta abeslaria batu zaigu saioan. Taldean aldaketak izan dituzte eta urtebete gutxi gora behera jo gabe egon ostean irailean grabatu zuten abesti sorta […]
Plentziako Jai Alai frontoian jokatu zen igandean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du Aitor Bizkarra bertsolariak. Hotza izan zen protagonista kanpoan umel egon zen baina bertsozalez bete zen Plentziako Jaia alai frontoia. Ariketa guztiak egin ostean, Aitor Bizkarrak lortu ditu puntu gehien batzea, 461,5 puntu guztira. Beraz, […]
Alberto Urretxo tronboi joleak Soinuaren bidaia II diskoa argitaratu berri du. “Ez du axolarik poliki-poliki joateak, gelditzen ez zaren artean” kontzeptuaren inguruan landu du diskoa. Beste behin musika klasikoa hurbilago egin nahi izan du. Bigarren parte honetarako era asko izan dira aldamenean izan dituen musikariak. Spanish Brass, Catalin Bucataru, Garikoitz […]
Gaurkoan Oier Gorosabelek guk geu sortzen ditugun gaixotasunen inguruan hausnartzeko gonbitea ekarri digu. Behin batean, mediku berria heldu zen herri txiki batera. Knock doktore gazteak lelo berezia zuen: «Osasun onekoak, gaixorik daudela ez dakiten pertsonak dira». Denbora gutxian, medikuarenean sekulan egon barik zeuden nekazari sendoak zerbitzu medikuen kontsumitzaile sutsuak bihurtu […]
Futbola eta zientzia harremanetan jarri dituzte EHUk Bizkaia Aretoan antolatu dituen Futbola, zientzia laborategia jardunaldietan. Urriaren 1ean hasi eta azaroaren 21era arte bi arlo hauek, itxuraz desbedinek, duten harremana aztertuko dute.Orain arte egindako hitzaldietan jorratutako gaiak anitzak izan dira; Jose Manuel Lopez Nicolasek azken Munduko Txapelketan Espainiako selekzioa kanporatuta utzi […]
Gaurko saioan Solomon Burke soul eta country kantari aitzindariaren “Everybody needs somebody to love” kantua izan dugu hizpide. Rock and Roll Hall of Fame museo ospetsuko kide eta Grammy Saria ere irabazia zuen. Hainbat musika mota jorratu zituen: blues, soul edota gospela.1964 urtean grabatu zuen kantua. Sortzaileak aipatu bezala kantuaren […]
Gaurko irrati tartean pornografia izan dugu mintzagai Mikel Oribe Sexologoarekin. Puntu batzuk argitu dizkigu; Pornografia, oro har, fikzioa da. Gainerako filmetan bezala, editatuta dago. Ez da errealitatearen adierazgarri, fantasia baizik. Hainbat pornografia mota dago, zenbait aurkitzeko zailak diren arren. Pornografia gure edo besteen fantasiaz gozatzeko eginda dago, ez sexu heziketarako. […]
Piztu Bilbo itzali MTV plataformak agerraldia egin du, MTV music week hastera doan egunean. 11 botxo egunean esan bezala bi bizi eredu eta bi mundu talka egiten ari dira, alde batetik haiek daude, Oligarkia vasco españolaren ordezkariak EAJ, Iberdrola , bbk… eta MTV kultura bultzatzen dabiltzanak eta hiritarren gorputza merkantilizatzen […]
