Gaurko saioan Jimmy Cliff reggae kantaria izan da protagonista. 1969 sortu zuen Many rivers to cross. James Chambers, Jimmy Cliff ezizenez ezaguna, Jamaikan jaiotako musikaria dugu, 26 bilduma argitaratu ditu, lehena 1968an eta azkena 2012an argitaratua. Honako bertsiolarien bertsioak entzun ditugu gaurkoan: Harri Niilson, Eric Burdon, UB-40, Joe Cocker, The […]
Gaurko saioan Amaia Urejola sexologoak mugen inguruan berba egin du. Mugak bikote harremanetan beharrezkoak dira. Gizartean sistema handi eta txikietan bizi gara eta izaki sozialak garenez mugak beharrezkoak dira. Bikote harremanetan mugak intradiadikoak edo extradiadikoak izan daitezke. Guzti hauek aztertu ditugu gaurko saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/plazerazeureeskuetan/181029_27_sexologia_mugak.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbo Hiria irratiko GOMUTAN saioa liburu bilakatu da. Urtebetean 40 emanaldi egin ziren istoriook kontatzeko, eta liburu honetan jaso dira, Gomutan, Bilboko historiaren atal ezezagunak izenpean. Gaur goizean aurkeztu da Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan. Bertatik saio berezia egin dugu, liburuan parte hartu duten hainbat lagun eta ordezkari gure mikrofonoetara ekarriz. Lehenengo […]
Lur eta Hodeik parkean lagun berri bat egin dute. Txirristatik ezin da bota, baina lagun berriaren txisteak txirrista bera baino dibertigarriagoak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/42-gauezdagoeskolarik-errekamari.mp3 Deskargatu hemen.
Iñigo Cabacasen hilketa argitzeko epaiketa duela bi aste bukatu da eta gaur goizenean familia eta lagunek epaiketaren balorazioa egin dute. Beste behi Fina Lizerazuk fiskalak esandakoaren ostea adierazi bezala “umiliatuta” sentitzen dira. Azpimarratu dute epaiketan argi geratu da plazan ez zegoela inolako liskarri. Argi geratu da ere inork ez zuela […]
Gaurkoan gutxieneko soldataren igoera Espainia ekarri dezakeena aztertu dute, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Reyk. 900 euroko gutxiengo soldatak zenbait eztabaida mahai gaineratu ditu. Kointura atalean Latino Amerikara begira jarri dira. Krisitik irteteko bide okerra erakusten dute Amerika Latinaren doikuntza politikek. Saioa bukatzeko Euskal Herrira etorri eta NH […]
Txikitatik idazle ibili dala du gogoan. Ipuin bat idatzi eta eskolan irakurri, lehiaketa bat, blog bati ekin 2007an, eta eraldaketarako enpresa kudeaketari (aholkularitzan dihardu enpresa ekonomia zientziak ikasitako hondarribiarra) buruz idatzi zuen saiakera luzeak erakutsi zion gogoko duela kontua, hilabetetan istorioa buruan izan eta harekin bizitzeko idazte lan luze hori. […]
Bizkaiko bertsolari txapelketak atsedena hartu duen asteburuan, bertso-munduan badugu jana eta edana. Ibon Burgoa soinu-teknikaiaren laguntzaz gure delorean partikularra hartu dugu eta atzerako begiratu laburra egin dugu. Urrian eta irailean izandako bi bertso-saiotan grabagailua martxan jarri eta Bilbo Hiria irratiaren POTTo saioan hedatu ditugu. Batetik, urrian Bilbiko XAKE espazioan izandako bertso-afaria (Nerea […]
Gaur jaiko da Tantaka.tv telebista berria, ohiko telebistetan tokirik ez duten edukiak eskaintzea eta isilarazitako ahotsak entzunaraztea da online komunikabide honen helburua. Javier Gonzalek ekarri dizkigu telebista berriaren xehetasunak. Gaurkotasunetik haratago, parte hartzeko hedabidea izango da eta askotariko gai sozialei helduko die, besteak beste, feminismoarekin, migrazioekin, ekologismoarekin eta aniztasunekin lotutakoei. […]
Aste honetako Argiaren astekariak dakartzan gaiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitz kazetariak. Euskaraldiaren inguruan egindakoa erreportajea komentatu digu, aurrekariak, elkarrizketa eta euskaraldiaren inguruko analisia landu dute. CDRetako kide Tamara Carrascori egindako elkarrizketa izan ditugu hizpide, eta Tarnac herri txikian, Akitanian ,m gertatutakoa besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181115_Argia.mp3 Deskargatu hemen.
