Igorreko frontoian jokatu zen Igandean  Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du Nerea Ibarzabalek Markina-Xemeingo bertsolariak. Nerea Ibarzabal izan da puntu gehien batu dituena, 514 puntu guztira. Igandeko kronika ekarri digu Erlantz lankideak. Onintza Enbeita  bigarren  geratuta Miribillan izango da kantuan, hirugarren Eneko Abasolo “Abarkas” izan da. Bertsolariekin […]

Anita Parker taldeak “Anita Parker II”, bere bigarren lan luzea aurkeztuko digu gaur. Jon Zubillaga izan da gurean, bigarren lanaren xehetasunak ematen. Kantu berriak doinu berriekin eta beste behin dantza egiteko gonbita luzatzera datoz. Urte gogorra bizi izan du taldeak; Shot estudioa erre eta elkartasunarekin berregitea lortu badute. Oraingoa Angel Katarainen […]

BERGAGUNEA, aurten, Euskaraldiaren barruko ekitaldia izango da. Horregatik, egun osoan, euskaltzaleak eta euskara-ikasleak Berbagunearen zazpigarren edizioan parte hartzen ibiliko dira. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko euskaltegi-sarearekin batera, sustatutako topagune honen helburu nagusiak euskara kaleratzea eta gizarte elebiduna lortzeko hizkuntzaren ohiko erabileraren garrantzia aitortzea dira.Berbagunearen zazpigarren edizioa gaur, asteartean, […]

Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoarekin sexualitatea  eta ezgaitasunean  izan dugu hizpide. Sexualitatea bizitza guztian dugun ezaugarria da, zaindu behar den balorea, ez da eskubide bat, errealitate bat da. Beste behin azpimarratu du sexualitatea modu ireki batean landu behar dela. Gogora ekarri digu ezgaitasunak denak ditugula. Guztiak bizitako momentu batean ez […]

Irrati saio berezia eskaini genuen BBK aretotik ostiralean “Lehen hitza” irrati saioa. Euskaraldiaren lehengo egunean hainbat esperientzia eta sentipen ezagutu genituen. Euskaraz arnasteko prest ere bagaude. Euskaraldia dinamikak erronka bota digu euskal gizarteari: 11 egunez bada ere, hizkuntza ohiturak aldatzea, eta euskarari bultzada ematea. Hori lortzeko, berdin du euskara ahoan […]

Botazaleak edo batazaleak, horiek biologoen arteko espezie nagusiak. Oso lurretan nahastekoa izan da Urtzi txikitatik, eta gaur egun ere holantxe dabil: Ingurumen Zientzietan irakasle eta sagu-zaharrei buruzko ikertzaile eta aditu izateaz gain, ortuan eta mendian dabilenez gustora, bere jakintza Kolore Guztietako Basoen alde jarrita ere badabil, duela urte bete ingurutik, […]

Iñigito Txapelpunk bere bizitza musikalaren alma mater-a da. 32 urte daramatza gitarrarekin, 20 urte Txapelpunk egitasmoarekin. Zorionak nire partez niretzako 9. diskoa da eta trobadore-punk arimarekin dator. Iñigito, gitarra eta ahotsa. Bilbo Hiria irratira batu zaigu eta azken lana berarekin batera entzun dugu, gitarra eta ahotsa lagun dituela ondu du […]

EAEko adierazle makroekonomiakoen joerak familien konfiantzan murriztu du. Kapitalismoak bultzatzen duen ekonomia kolaboratiboa aztertu dugu. Lander Arretxeak, Argiako kazetaria, musikarien sindikatua elkarrizketatu du. Aurreikuspen makroekonomikoak gero eta ahulagoak dira, patronal eta finantza erakundeek hau baieztatu dute; eta familien konfiantza gero eta ahulagoa da; ba al dago datorren krisialdia gelditzeko aukerarik?, […]