Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoa batu zaigu. Intersexualitatea denok dugun ezagugarria da. Gregorio Marañon medikuak esan zuen gizaki guztiak intersexualak garela. Sexologiaren arabera, sexua ez dago genitaletan soilik, goitik behera betetzen gaitu sexuak, eta sexu ezaugarri guztietan dago intersexualitatea. Intersexualak guztiok gara, gure genitalez aparte. https://bilbohiria.com/docs2/2018/plazerazeureeskuetan/181019_Sexologia_25_Intersexualitatea.mp3 Deskargatu hemen.
Larunbatean Yolandez Gonzalez plazatxotik aritu gara zuzenean, Deustuko errieratik. Ibaizabal errekaren ertzetik. Auzoak bizi duen eraldaketa ezagutu dugu bertatik bertara, Deustuko erribera, urri hasieratik irla dugu, Deustuko kanela ireki eta Erribera eta zorrozaurre irla bihurtu da, horregatik gaurkoan Frank Gehry zubia zeharkatu dugu eta ura ikusi dugu zubi azpian. Azken […]
Lur eta Hodeiren klasekide bat oso indartsua da eta horregatik indarrarekin dena konpondu nahi du. Baina indarrarekin dena konpondu ahal da? Gaur, burua erabiliz gauzak hobeto bideratu ahal direlaikasiko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/41-gaurezdagoeskolarik-dortokaren%20estrategia.mp3 Deskaragatu hemen.
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Deustuko Erriberatik, 12:00etatik 14:00etara. Azken urteetan Deustuko Erriberak eraldaketa izugarria bizi izan du, eta urriaren 8an deustuko kanala ireki eta irla bilakatu da ordura arte penintsula zena. Azotarren kezka eta bizitza ezagutzeko asmoz Bizinahi proiektua ezagutzeko aukera izango […]
Azaroaren 21etik 25era URBANBAT kultura, hirigintza eta gizarte berrikuntzari buruzko jaialdia ospatzen da Bilbon. ISTANTEKO HIRIAK lelopean aurtengo edizioak kultura ekitaldi handien eta hiri plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua aztertzen ditu. Horretarako hiri kudeaketa profesionalak, arkitektoak, urbanistak, erakundeak, ikertzaileak, gizarte eragileak […]
Gaurko saioan kointura atalean Okrestra Euskal Lehiakortasun Institutuak argitaratutako txostena aztertu dute J on Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarainek, azken txostenak hainbat datu azpimarragarri dakartza enplegu munduari buruz; bestetik, Bizkaiko ekitaldi eta negozio erraldoi handiei lupa jarriko diegu, Pello Zubiria Argiako kazetariak ‘frackin’-aren egoera EAEn aztertu du. Testua osorik […]
Ostiralean Markos Gimeno Vesgak Skizopoziks show-a Erredakzioan eskainiko du. Errezitaldian Euskararekin jolasean, kalanbur elebidunak errezitatuko ditu, gaztelerazko testuetan euskara deskubrituz eta alderantziz. Hitzekin magia. Poesia eskizoeleduna. Bakarra munduan dio berak. Aspaldi hasi zen hitzekin jolasean eta zerorajasoa webgunean bildu du dena. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, […]
Bihar abiatuko da Zinebi jaialdiaren 60. Edizioa, Nazioarteko 52 film izango dira Sail Ofizialean lehian. Urte borobila eta aldaketaz etorri da Zinebi. Jaialdiak zuzendari berria du Vanesa Fernandez eta irudi berritua. Zuzendariarekin hitz egin dugu eta gogotsu eta ilusioz dago. Zinebi Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia bihar hasiko […]
BERRITXUN, EPEL Plentziako Groenlandiatik Berriatuako Mediterraneora egin du salto Bizkaiko Bertsolari txapelketak. Bosgarren eta azken kanporaketa jokatu zen domekan Berritxuko frontoian, eta bertan, epeletik joan zen saioan (giroan zein publikoan), sorpresarik ez zen izan. Oihana Bartra izan zen garaile (zuzenean Igorreko finalaurrekora sailatzea lortu du). Hauxe duzue saioaren bertso-aukeraketa diktatoriala, […]
Eusko ikaskuntza 100 urteurrena ospatzen ari aurten. 1918 urtean sortu zenetik guztira 17 kongresu egin ditu Eusko Ikaskuntzak, bi helburu nagusirekin: batetik, ikerkuntza eta kultura sustatzea, eta, bestetik, Euskal Herriaren erronken eta beharren inguruko prospekzioa egitea, aurrerabidea xede. Eusko ikaskuntzaren XVIII kongresua burutzen ari da, hurrengo ekitaldia Bilbon izango da […]
