“2967 km karratu, 309.723 biztanle, ondorioz, 104 biztanle kilometro karratuko. Hizkuntza ofiziala: Euskal Hirigune Elkargoak eta Uztaritzeko udalak euskara ofiziala izendatu bazuten ere, frantsesa. Hiriburuak: Baiona, Donibane Garazi eta Maule. Lehendakaria: Jean-René Etxegarai Erlijio nagusia: kristautasuna” https://bilbohiria.com/docs2/2018/aliritzira/181010_aliritzira_sustrai_colina.mp3 Deskargatu hemen.

Aurreneko geltokia izan du Bizkaiko txapelketak Plentziako lurretan, eta Jai Alai pìlotaleku luze-hotzean, abadiñarra izan da garaile. Aitor Bizkarrak eskuratu zituen punturik gehien hotzetik joan zen saioan (ez bakarrik giroan). Bertsozaleek lepo bete zuten Plentziako frontoia, 300 lagun elkartu ginen Bizkaiko Bertsolari txapelketaren 4. kanporaketa bertatik bertara ikusten. Aukeraketa diktatoriala […]

Heriotza edo heriotzaren inguruko ohituren inguruan berba egin dugu. Euskal Herrian hildakoen kultura ez da bakarrik egun batekoa izan. Heriotzaren inguruko errituak, asko izan dira, esaterako Zuberoan, hilerriak elizaren alboan daude, elizara joatea hilerrira joatea zen, beraz bertan pausatu eta otoitz egiten zuten. Bizkaitik hasita eta Nafarroara arimen gaua edo […]

Nor Euskal Herriko antiespezista elkarteak manifestazioa deitu du bihar Bilbon. Animalien askapenaren aldeko kolektiboak dioenez, antiespezista izateaz gainera, feminista, antikapitalista eta euskaltzalea da.Maialen Sagues mugimenduko kideak ekarri dizkigu taldearen nondik norakoa;  Gizakien pribilegioen gaineko hausnarketak  uneoro izango du presentzia, “borroka egin ahal izateko gainerako animaliak baztertzera eta zapaltzera eramaten gaituen […]

“Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira” Glotodidaktikako VI. Topaketa antolatu du UEUren Glotodidaktika sailak HABErekin elkarlanean eta Euskaltzaindiaren laguntzarekin. Jardunaldi honen helburua euskararen biziberritze prozesuaren egoera aztertzea eta helduen euskalduntze alfabetatzea horren baitan kokatzea da. Topaketa azaroaren 9 eta 10ean egingo da Bilbon eta matrikula zabalik dago: www.ueu.eus. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181031_UEU_Arkaitz.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbok datorren urterako 526 milioi euroko aurrekontua izango duela jakinarazi du udalak. Iazko aurrekontuarekin alderatuta ia %5 igo dela eta dirua pertsonengana, auzoetara eta hiriaren ekonomia bultzatzera zuzenduko dutela azaldu du Juan Mari Aburto alkateak. Dirua hamalau arlotan bananduko dute, eta Obrak, zerbitzuak, hiri eraberritzea eta espazio publikoa izango da […]

Plentziako Jai Alai frontoian jokatu zen igandean  Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du Aitor Bizkarra bertsolariak.  Hotza izan zen protagonista kanpoan umel egon zen baina bertsozalez bete zen Plentziako Jaia alai frontoia. Ariketa guztiak egin ostean, Aitor Bizkarrak lortu ditu puntu gehien batzea, 461,5 puntu guztira. Beraz, […]

Alberto Urretxo tronboi joleak Soinuaren bidaia II diskoa argitaratu berri du. “Ez du axolarik poliki-poliki joateak, gelditzen ez zaren artean” kontzeptuaren inguruan landu du diskoa. Beste behin musika klasikoa hurbilago egin nahi izan du. Bigarren parte honetarako era asko izan dira aldamenean izan dituen musikariak. Spanish Brass, Catalin Bucataru, Garikoitz […]

Gaurkoan Oier Gorosabelek guk geu sortzen ditugun gaixotasunen inguruan hausnartzeko gonbitea ekarri digu. Behin batean, mediku berria heldu zen herri txiki batera. Knock doktore gazteak lelo berezia zuen: «Osasun onekoak, gaixorik daudela ez dakiten pertsonak dira». Denbora gutxian, medikuarenean sekulan egon barik zeuden nekazari sendoak zerbitzu medikuen kontsumitzaile sutsuak bihurtu […]