Francoren gobernuak errelatoaren gerrari lehentasuna eman zion, batez ere bere barrabaskeriak eta Alemania naziaren eta Italia faxistaren indarren presentzia estaltzeko asmoz. Ildo horretan, gerra turismoa ere antolatu eta sustatu zuten 1938ko udan. Lehenengo ibilbidea Bilbotik igarotzen zen. Bolin kapitainak eratu zuen, Gernika gezurrez bonbardatu zuen gizona. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180613_Gomutan_45.mp3 Deskargatu hemen.

Hotz eta hezetasunarekin batera gertatzen den makaltzea azaltzeko argibide fisiologiko konplikatuak eman baditzakegu ere, modu sinplean azaltzen saiatu da gaurko saioan Oier Gorosabel fisioterapeuta.  Eguraldiarekin batera, airearen hezetasuna eta presio atmosferiko aldaketak gertatzen dira. Eguraldi onarekin, presio altuak halako euskarri efektua egiten du objektuengan, gorputz atalak barne. Eguraldi euritsuarekin, berriz, […]

Gaurkoan Amaia Urrejola sexologoa batu zaigu saiora eta fantasia erotikoen inguruan hitz egin dugu.  Fantasia erotikoak eduki erotikoa duten eszenen irudikapenak dira, esna gaudenean eta borondatez sortzen ditugunak. Guztiok fantaseatzen dugu, baina bakoitzak bere fantasiak ditu, eta beraz, eszena erotiko horiek askotarikoak dira. Fantasiak erotismoa estimulatu, desioa piztu eta gehiago […]

Antolatzaileen arabera, 175.000 lagunek osatu dute Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak antolatutako giza katea. 201,9 kilometroko bidean, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu dituzte herritarrek, eta aldarrikapenez josi mobilizazioa. Legebiltzar atarian, dinamikako bozeramaileek nabarmendu dute “ziklo berri bat” zabaltzen ari dela. Angel Oiarbidek eta Jone Amonarrizek Gasteizko legebiltzarrean irakurritako […]

Ekainaren 9an, Saran jokatuko den Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketaren finalaren atarian, POTTO saioan herrialdekako finalak aletu ditugu. Saio honetan, apirilean eta maiatzean jokatutako euskararen lurraldekako eskolarteko txapelketen finalak ekarri ditugu uhinetara: Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Zuberoa, Lapurdi eta Behe Nafarroako bertsolari gazteen kantuak, alegia. Biba bertsoa https://bilbohiria.com/docs2/2018/potto/180605-potto.mp3 Deskargatu […]

Igande honetan Gure Esku Dagok antolatutako giza katearen jarraipen berezia egingo dugu Arrosa Sareko irratiek. Gasteizko Katedral berritik Zebrabidea saio berezia emanen dugu, herriz herri, giza katearen giroa kontatzeko eta herritar zein eragileen iritziak biltzeko. Arrosa sareak elkarlanean egiten du astelehenetik ostiralera Zebrabidea magazina. Baina igande honetan ere Zebrabidea egingo […]

Saioa sindikal agendarekin abitu dugu ; gure inguruko mobilizazio eta sindikalgintza arloko deialdiak errepasatuz. Asteko gaia Langabezia izan da.  Langabezia tasa erabilgarria al da? Estatistikek errealitatea aztertzeko erabilgarriak dira, baina manipulagarriak al dira? Edo beste era batean esanda, eginda dauden moduan errealitatea ondo deskribatzen al dute? Langabezia tasa izango da […]

Aste honetako Argia astekariaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Elaine Brown, Pantera Beltzen alderdiko presidente izandakoari, eginiko elkarrizketa,  “Piztu Bilbo itzali MTV” plataforma izan ditugu hizpide eta Gure esku dagok iganderako deituriko giza katearen inguruko erreportajea. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180607_lander_Arbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko txostenaren aurkezpena egin du aste honetan,. Behatokiko Saioak eman digu ‘Hizkuntza Eskubideak Euskal Herrian 2017an’ lanaren berri. Txostena, herritarrek Euskararen Telefonoaren bitartez eta Akuilari aplikazioaren bitartez Behatokiari helarazten dizkioten bizipenekin osatzen da; izan kexa edo zoriona. Aurreko urteko txostenean berriz ere osasungintzari, justiziari eta administrazioari dagozkion […]