1

Aneguriak Ekainaren 3an  Frambuesas y palomitas lana zuzenean aurkeztuko du Kafe Antzokian. Kontzertu berezia eta disko berezia da oraingo, Anerekin batera Behotsik Orkestra egongo da. Apiril eta maiatzean buru-belarri dabiltza lanean, diskoa grabatzen eta zuzenekoa prestatzen, Aneguria izan da gurean, kontzertua eta ekain bukaeran argitaratuko duen kontzertua aurkezten. “Dana edo […]

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey berriro bildu dira bi gai aztertzeko. Alokairuen krisia aztertu dute, batetik, prezioen igoera eta eskaintza eta eskariaren arteko arrakalak aztertu dituzte, Euskal Herrian dauden etxe hutsen kopurua altua dela nabarmenduz. Bestetik, pentsioen auzian emakume eta gizonen artean ematen diren ezberdintasunak […]

Euskal Herriko lehen banku etikoa da Fiare, eta ONCE fundazioak ematen duen elkartasun saria jaso berri du. Ander Cornejo kolaboratzaileak Juan Garibi elkarrizketatu du Fiareko zuzendaria. 2005ean abitu zen Fiare proiektua, eta azken urteetan hazkunde handia izan du. Banku etikoaren fenomenoa duela hogeita hamar urte abiatu zen Hegoaldeko herrialdeetan, Bangladeshen, gerora […]

Zein da egun argazkilaritza dokumentalaren lekua? Galdera honi erantzuten saiatuko dira argazkilaritza dokumentalaren inguruko lehenengo jaialdian. Gaur abiatuko da  BasqueDokFestival, Bizkaian egiten den argazkilaritza dokumentalaren Jaialdiaren lehen edizioa. Bizkaia aretoan igandera arte ahots, ikuspegi eta lengoaia ugarik bat egingo dute, egungo argazkilaritza dokumentalaren errealitatearen inguruan hausnarketa egiteko asmoz. Bihar, gainera, […]

Ekainaren 3an, Igandean,  ospatuko da Lekeition Euskal Eskola Publikoaren aurtengo festa “Zapran gagoz” lelopean. Zapran gagoz arrantzaleek erabiltzen duten esamoldea arrantza zorte ona izaten dutenean erabiltzen da, egun Lekeition asko erabiltzen den esamoldea da. Eskola publiko Euskal Herriko hezkuntza sistemaren ardatza izan behar dela azpimarratu dute gaur jaiaren aurkezpenean. Iganderako […]

Bilboko euskaltzale mugimenduak, Bilboko udalak eta hainbat entitatetako ordezkariek agerraldia egin dute Pergolan, bilbotarrak Euskaraldian parte har dezaten deialdia eginez. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen ekimena antolatzeko Bilbon hainbat batzorde eta lan talde martxan daudela azaldu dute bozeramaleek. Euskal Herri osoan egingo den ariketan Bilbo ere […]