1

Abenduaren 13tik 15era egingo dira Koldo Mitxelena Kulturunean Politikaldia Nazio Estrategian izeneko jardunaldiak. Orreaga elkarteak antolatu ditu, UEUren laguntzarekin. “Geure menderakuntza arazo estrukturalari aterabidea ekar diezaiokeen errealismo politikoaren ardatzak zeintzuk diren herritarrei jakinarazi eta helarazteko asmoz”. “Politikak duen garrantziaz eta zentraltasuna” ohartuta antolatu ditu Orreaga taldeak.  Jardunaldien helburua: “Geure menderakuntza […]

Sanferminetako talde-bortxaketak hedabideetan izan zuen isla argitzeko Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikerlariarekin bat egin dugu. Uztaileko gertakarian, hedabideek bortxaketari «gogoz kontrako harreman sexuala» esan zioten, sexua eta sexu indarkeria berdinduz. Sexua hainbat pertsonaren artean gorputzarekin izandako plazera da. Sexu indarkeria, ordea, norbaiti eraso egitea edo norbait menderatzea da, sexu […]

Bihar abiatuko dute epaiketa, Gasteizen, eta bederatzi eta 12 hilabeteko espetxe zigor eskaerei egin beharko diete aurre. Akusatuen aulkian eseriko diren gazteak  iazko maiatzaren 18an Alaia Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban gazteak  atxilotu zituzten herri harresian parte hartu zutelako. Gasteizko harresiak jakinarazi duenez, desobedientzia egitea leporatzen die Fiskaltzak. Izaskun […]

Gaurkoa saio berezia da, itxi berri duen Durangoko azokako eszenak izango dira saioko protagonistak. Durangoko Eztenak. Egun jendetsuenetako bat izan da gaurkoa Durangoko Azokan, hamaika hitz eta doinu jaso ditugu baina gehien errepikatu dugun esaldia zera izan da “ Zu zelan ondo! “Azoka da Durangokoa, sal erostekoa baina noski elkargunea […]

Gogoetaren plaza beste urte batez euskal kulturaz solastu, eztabaidatu eta hausnartzeko tokia izan da. Atzo arratsaldean Andrazkoa plazan izenburupean lau emakume agertu ziren oholtzan: Iratxe Retolaza literatura kritikaria, Bego Montorio itzultzailea, Ane Labaka bertsolaria eta Olatz Beobide aktorea. Emakumeek zineman, literaturan, bertsolaritzan eta itzulpengintzan bizi duten egoera aztertu zuten. Lehenik […]

Iaz, Agustin Zubikarai beka irabazi zuen Miren Gorrotxategik, eta aurten argitaratu du “33 Ezkil” eleberria. Baserri giroko Thriller bat dugu, misterioz betea. Thriller generoko nobela bada ere, baditu beste hainbat gai, horien artean baserri eta hiri giroaren arteko gatazka, belaunaldi ezberdinen arteko talka, bikote harremanen gorabeherak, anai-arreben arteko gorroto eta […]

Durangoko Azokako Kabi@ gunean Jon Turrillas abokatu eta teknologia berrien adituaren hitzaldia izan da. Sare sozialen arriskuez mintzatu da. Internetera igotzen den guztia betirako geratzen da, horregatik, sare sozialak erabiltzerako orduan, gure argazki edo lagun arteko momentu bat  igotzean, bi aldiz pentsatu beharra dagoela ekarri digu gogora. Bestetik kasu ezberdinak […]