Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen film luzeak Jose Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako Patxi errementaria ipuin mitologikoa eramango du pantaila handira. Irudienea gunean aurkeztu dute filma. Bertan izan dira zuzendaria Patxi Urkijo eta pelikulako protagonista diren Kandido Uranga eta Eneko Sagardoy aktoreak. Urkijok azaldu moduan, txikitan haren ipuin gogokoena zen Patxi […]
Udaberrian lan berria argitaratu zuen Oier Guillanek, Mr. Señora izenekoa. Zazpi antzezlanek osatzen dute liburua, haien artean liburuari titulua ematen diona. Liburuko bi antzezlan hartuta Mr. SEÑORA teatro errezitaldia osatu dute Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Joseba Roldan eta Oier Guillan bera antzezle direla. Mr. Señora antzerki bakarrizketa bateko protagonista bat […]
Urtero bezala Ataramiñe elkarteak euskal errepresaliatu politikoen koadernoa plazartu du. Olerkiak, bertsoak, marrazkiak, gogoetak… Traza ezberdineko sormen lanak aurkituko dituzue Azokaren atarian plazaratu duten zenbaki honetan. Aurten bi ilustrazio ipuin argitaratu dituzte, “Kuku erlojua” eta “Haizea”. Oier Gonzalez Ataramiñe elkarteko kidea eta Urtzi Errazti Etxerateko kideak bertatik bertara Ataramiñe elkartearen […]
Saioa Olmoren proiektua hainbat pertsonekin garatuta du. Artefaktu artistikoa da Eromekanika, Performanceak EPLC kolektiboarekin garatuta. Argitalpenerako autore batzuen irreflexio testuekin osatuta dago: Xabier Erkizia, Idoia Zabaleta, Diego del Pozo, Agurtzane Ormatza, Ainhoa Güemes, Nestor Makno eta Javier de Rivera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/durangokoazoka/161204_saio_olmo.mp3 Deskargatu hemen.
Irudienea gunean atzo hitzordu garrantzitsua izan zen. Goizean ‘Irrintziaren oihartzunak’ dokumentalaren estreinaldia izan zen. Bertan egon ziren Iratxe Fresneda zuzendaria eta Saioa Etxebarria argazki zuzendaria. Mirentxu Loiarte zinemagilearen erretratu pertsonala egin dute. Mirentxu Loiartek iraupen ertaineko film bat eta dokumental bat egin zituen, eta desagertu egin zen. Ondoren ez zen […]
Rayco Gonzalezek Opio errebeldea liburua aurkeztu digu. Hiru disko, demo, zuzeneko eta maketen ostean, liburu batekin ausartu da. Opio Errebeldea – Futbola, iraultza, eta gizarte aldaketa. Liburuak 40 istorio labur bilduko ditu: jokalari, talde, gizarte mugimendu, zalego… horietatik hamar, Argentinan bizitako esperientzietan oinarritzen dira. Durangoko azokan aurkeztu du lana eta […]
Hitz bakoitzaren hamaika ertzi helduta idatzi ditu Irati Jimenezek Odola, Gatza eta Musua liburuxkak. Aurpegiko 34 gihar mugitu behar ditugu musu emateko. Gorputzeko beste 12 ere bai. 2 edo 3 minutuko musuan, 68 kaloria erretzen dira. Eta musuak ere badu bere nazioarteko eguna, uztailaren 6an, san ferminetako txupinazo egunean. Numeroak, […]
Gogoetaren plaza euskal gaiez eztabaidatzeko gunea da eta Anartz Bilbao aurtengo koordinatzailearekin izan gara. Kultura arloaren gogoetarako solasaldiak eta mahainguruak antolatzen dira Landako barruko gune horretan. Hirugarren urtea du aurten plaza horrek eta orain arte eginiko bidea jarraituko du. Aurtengo egitaraua aurkeztu digu Anartzek. Egunero bi saio izango dira. Goizez […]
Party & Borroka, Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztutako tesi doktoral baten izenburua da. Bertan, Ion Andoni del Amo doktoreak primeran azaltzen du zelan Euskal Herriko kontrakulturan “Jaia eta borroka” kontzeptua deskafeinatu eta ingelestu egin den Euskal Herrian, XXI. mendearen hasieratik. Jaitik, party-ra egin dugu. Eta borroka hitzari bonba bat jarri diogu eta mila puskatan […]
Diskoko kantuen partiturak bildu ditu liburuan. Lehen liburuan, bere ibilbideko zenbait garaitako piezak zeuden; Etzakit-en sasoiko Izar Iheskorra edo Maria Iñaxi; Esne Beltzaren Gotti edo X, eta trikitilarien artean zabalkunde gehien izan duten Esne Zopak diskoko kantuak; Pasodoble, Inpernuko eta Baltxekua. Lan kaleratu berriak hamabost pieza biltzen ditu, eta badu […]
