Karramarroik bidean astotxo bat ikusi du betaurrekoekin eta ane monnak eta oskolak ez dute sinesten. Amaieran amets bat izan dela konturatu dira baina abesten oso ondo pasatu dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151210gaurezdagoeskolarikmihiluzekozubia.mp3 Deskargatu hemen
Jai-zubi forala izan ondoren, normaltasuna itzuli da Nafarrora. Alde batetik Hauteskunde Orokorretarako kanpainak jarraitzen du, Mariano Rajoiren bisita barne, eta bestetik, gobernu berriak bere zereginetan jarraitzen du. Horietaz gain, Mikelek “ingelesaren defentsan” bihar egingo duten mobilizazioa, edo Iruñeko gaztetxe berria komentatu ditu. Eta bukatzeko, Agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151211hizpideamikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Hizpidea magazinea hasi eta izenburuak irakurri ondoren normalean bi lagun ditugu horietariko batzuk sakontzeko: gaur, aldiz, Gotzon Hermosilla izan dugu Giza eskubideen aldeko egunaz hitz egiten. Gotzonek bi gertaera aztertu ditu.: alde batetik, Etxerat elkarteak atzo egindako ekitaldiak. Eta bestetik, René Cassin saria izan du mintzagai, aurten Frankismoaren krimenen aurkako […]
Eusko Jaurlaritzak lege proiektua dauka mahai gainean, eta suhiltzaileek kezka eta gehiago agertu dute horren inguruan. Asteon Arabako Valdegobian gertutakoak agerian utzi du zer edozer ondo ez dabilela. Mikel Lopezek, hasteko, lege proiektu hori suhiltzaileekin hitz egin gabe egin dutela salatu du. Gero, suhiltzaileek ez dutela gustoko bertan agertzen diren […]
Antzeki munduan hasita kazetaritza karreran ari zela. Tranpaldorako bidea hartzea erabaki. Tranpaldo gainean larri, eta gidoilari, egile, zuzendari eta ekoizle jardutera igaro. Sorkuntza? Sentipenetatik. Artea diruz lagundu? Bestelakoak laguntzen diren artean, jakina, txukun dabilen arte jendea bai. Tartean Teatron eta bereziki Marie de Jongh-en dabil gaur egun. Andrée de Jongh […]
Gaur ere disko sorta ederra ekarri du Pedro Elias Igartuak, eta lehen orduan Kherau, Youcef Boukella, Charlie Hadden, Delirium Tremens, Sorkun, Howlin Wolf eta Peter Greenen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Dizzy Gillispie, Dylan, Ruper, Peter Tosh, Led Zeppelin edo Eskean Kristoren batzuk jarri dizkigu Pedrok. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151210soinugela.mp3 Deskargatu hemen
ZE ESATEK! talde giputzak lan berria kaleratu du, “Inoiz egin dugun diskorik onena” (Bonberenea Ekintzak, 2015). Aitor eta Manex Irratira etorri zaizkigu lana aurkezteko. Egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151210artayorranzeesatek.mp3 Deskargatu hemen
Jolas zerrenda: 1. ART ENSEMBLE OF CHICAGO Rock Out 2. ARCHIE SHEPP Yasmina 3. ART ENSEMBLE OF CHICAGO A Jackson In Your House 4. ARCHIE SHEPP Sonny’s Back 5. KAIN Clouds/Loose Here 6. ARCHIE SHEPP Body And Soul https://bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston151209freejazz128.mp3 Deskargatu
Aste honetan ez dago Kataluniako hedabide batzuetan berri bat nagusi, eta gaurkoan, batzuen berriak komentatu ditu Aritz Galarragak. Esaterako, Catalunya Plural-ek Convergenciak CUPen aurka jaraitzen dulea nabarmendu du, nahiz eta Hauteskunde Orokorretarako kanpaina izan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151210hizpideaaritzgalarraga.mp3 Deskargatu hemen
2005eko abenduaren 24an okupatu zuten Astra fabrika abandonatua Gernika-Lumon: beraz, laster hamar urte beteko du horrek. Ordutik hona, besteak beste, Astra koordinadora sortu dute eta bertan hogei talde baino gehiagok erregularki erabiltzen dute eraikina . Abenduan ekitaldi batzuk egingo dituzte hilaren 24an hasita, eta otsailean urteurrenaren bigarren zatiari ekingo diote, […]
