Hizpidea magazinearen hasieran bi gonbidati izaten ditugu eta baraiek aukeratutako gaiak horiexek izan dira: larunbateko manifestazioa eta azken momentuko Kataluniako akordioa. Irati Sarasuak Bilbon izandako manifestazioa izan du hizpide; Gotzon Hermosillak, aldiz, Katalunian lortutako akordioaz hitz egin digu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160111hizpideairatietahermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Dagoeneko 2016an gabiltza eta momentu ona da gogoratzeko adituek zer dioten ekonomiaren inguruan. Orokorrean hazkundeaz hitz egiten dute, nahiz eta leku batzuetan (Latinoamerikan, esaterako) zaila izan. Baina hortaz aparte ez dago besterik? Hori da hain zuzen Yolanda Jubeto ekonomilariak egindako galdera: gure lan baldintzak non geratu dira? Erantzunak elkarrizketan dituzue. […]

Gaur ere disko sorta ederra ekarri du Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan, monografiko berezi bat egin du Tony Hazzard “singer-songwriterrekin”. Bigarrenean, aldiz, Gabon kantak izan dira nagusi: Rufus Wainwrigth, Sharon Jones, John Scofield, Sea of Bees, edo Staple Singersenak hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151224soinugela.mp3 Deskargatu hemen

Maitasuna egiten dugu zentzuz eta bokazioz egiten dugunean zerbait, dana dala. Bi aldetarakoa da kontue, ganera. Zerbait handia egingo badugu, benetan handia, maitasunez eginikoa behar du, halabeharrez: etxea garbitu, sukaldatu, zein irrati elkarrizketa hauxe. Ziortza sikologian eta sexologian diardu urte askoan jada, eta maitasuna, plazan hain urri darabilgun mintzagai handia, […]

Jolas zerrenda: 1. ODETTA Mary Had A Baby    2. ODETTA What Month Was Jesus Born    3. SISTER ROSETTA THARPE Jesus Is Here To Stay    4. SISTER ROSETTA THARPE Jesus Taught Me How To Pray    5. BIG MAYBELLE Silent Night    6. BIG MAYBELLE White Christmas    7. SAM COOKE & THE SOUL […]

Mozilla fundazioak ez du eskainiko Firefox-OS sistema sakelako telefonoetan: berri horrekin hasi da Jabi Asurmendi teknologia berriei buruzko bere kolaborazioa egiten. Gero, Mozillak Firefox nabigatzailaren 43. bertsioa ofizialki kaleratu duela kontatu digu. Bukatzeko, Brasilen pasa den astean 48 ordu eman zituzten WhatsApp aplikazioa erabili ezinik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151224solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen

Igandeko hauteskundeek denetariko ajeak utzi dituzte eta, seguru aski, luzerako. Nagore Uriarte kazetaria izan dugu gaur gurekin, eta, hasteko, estatu mailako emaitzak aztertu ditu. Gero, Hego Euskal Herrian geratu da bi gauza nabarmentzeko: Ahal Duguren emaitza onak eta EH Bilduren txarrak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151222hizpideanagoreuriarte.mp3 Deskargatu hemen