Aurten ere ez du huts egin eta Eguberrien bezperan Jon Iñaki Artetxek sei komiki ekarriz dizkigu, guk aukeratzeko. Hasi H 28-rekin, eta jarraitu “De rerum natura”, “Nork”, “Gabriel Aresti Biografikoa, “Kortsarioen ostatua”, eta bukatu “Justin Hiriart”-en edizio osoarekin. Orain guri dagokigu aukeraketa egitea eta komiki bat (edo gehiago) oparitzea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151216solasjonikomik.mp3 […]
Astelehentik hasita, eta ostirala bitartean, Newroz elkarteak antolatuta, eta Bilboko udalaren laguntzarekin, zine kurduari buruzko zikloa ari dira ematen Santutxuko udaltegian. Astelehenan, Kobane, volver a empezar dokumentala eman zuten. Gaur, aldiz, Were denge min izango da ikusgai eta, ostiralean Hildakoak baino ez dira etxera itzultzen dokumentala, Tina Leisch zuzendari austriarraren […]
Ahotsak elkarteak salaketa jarri berri du, Carmen Albak (gobernuko ordezkaria Nafarroan) egindako mehatxuen aurrean. Ahotsak-ek bideo bat atera zuen, enegarrena, eta Carmen Albak Mozal legea “aplikagarria zela” esan zuen bideoan polizia batzuk agertzen zirelako. Orain erantzuna etorri da, Sergio Labaienek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151217hizpideasergiolabayen.mp3 Deskargatu hemen
Datorren igandean, hilak 20, Olentzero jaia izango da Bilboko Kafe Antzokian, Kurkuluxetan umeguneak eta Zaparrada konpartsak antolatuta. Arratsaldeko bost ta erdietan hasiko da bi orduko festa, non Olentzero bera eta Maridomingi ere ez dira faltako, Koldo Zelestinok esan digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151217koldocelestino.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Hamaika telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Anek, gaur eta datozen egunotan zer ikusi ahal dugun Hamaikan azaldu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151217solasasteanezabala.mp3 Deskargatu hemen
Izenburuak irakurri eta gaur ere i kolaboratzaile bat zan dugu, Eñaut Mitxelena, prest horietariko batzuk sakontzeko. Afera zaharra da, baina azkena da larunbaterako iragarrita zeukaten manifestazioa Gasteizen, bertan behar itzi duela Hauteskunde Batzarrak. Honetaz eta Garoñak suposatuko duenez hitz egin digu Eñautek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151216hizpideaenautmitxelena.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den larunbatean bukatu zen Parisen COP 21 gailurra eta gaur Iratxe Arriolak horren gaineko azterketa egin du. Hasteko akordioa bera, espero zena baino baxuagoa, eta batez ere bitarteko gutxirekin. Hemendik aurrera erne ibili behar da gizarte zibila akordioa betetzeko, guk modu pertsonalean egin ahal duguna ahaztu gabe. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151216hizpideairatxearriola.mp3 Deskargatu […]
Urbaser Bilboko lorategiak kudeatzen dituen enpresa da, eta berriro agertu da egindako langile batzuen mugimenduengatik: Bilbotik Gasteizera, hain zuzen. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak Solokoetxeko antenak, Aresoren erretratua, Josune Ariztondo eta tertuliak, eta Hauteskundeak jorratu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151216solasasteaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
Aste honetan izan da Elkartzeneko protesta Jaurlaritzaren aurrean, Gasteizen, Etxebizitza legearen praktika salatzeko. Pasa den ekainetik dugu martxan Etxebizitza legea, baina praktikan jartzerakoan agertzen dira arazoak, Regi Maiztegik kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151216hizpidearegimaiztegi.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Jon Maguregi zuzendariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal, honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151216solasastejonmaguregi.mp3 Deskargatu hemen
