Gaur Agus Perez antzerki kritikaria izan da gurekin, eta berak izan direnak eta izango direnak komentatu ditu. Izan direnen artean Durangon ikusitako “Eskutitzak” nabarmendu du. Etorriko direnen artean, aldiz, Daniel Abreu dantzaria, “Moby Dick” eta “Amour” (umeentzat) eta “Adarretatik zintzilik” azpimarratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151216solasagusperez.mp3 Deskargatu hemen  

Gaurkoan bestelako musika entzuteko aukera izan dugu, Alberto Urretxo tronboi-jotzileak bere lehenego diskoa aurkeztu digu, Soinuaren bidaia deiturikoa, disko autobiografikoa da, bere ibilbide musikala laburbiltze duen lana. ‘Guztiok ditugu bi bizitza, eta bigarrena, bakarra daukagula konturatzerakoan hasten da’ horrela esan digu Albertok. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/151215piperpolis.mp3 Deskargatu hemen

199eko abenduaren 15ean hasi zen amets bat martxan jartzen, eta egun, hogei urte geroago, urteurren borobila ospatuko dugu. Mikel Urbeltzek helburuez, momentu bereziez eta gaurko ekitaldiez hitz egiteaz gain, balantzea egin du, besteak beste, Zenbat Gararen “familia” asko hazi dela hogei urte hauetan esanez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151215hizpideaurbeltz.mp3 Deskargatu hemen

Azaroaren amaieran, Agroekologiari buruzko V. Nazioarteko Topaketa izan zen Kuban. Euskal Herritik sei baserritar joan ziren, eta gai mamitsuak jorratu zituzten egun haietan: klima aldaketa, haziak, kooperatibismoa… Kuban asko garatu dute Agroekologian eta orain, han ikasitakoa praktikan jarri behar dute, Alazne Intxauspek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151215solasalazneintxaupe.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den igandean izan zen Erregio hauteskundeen bigarren itzulia Iparraldean ere, eta aldaketa galanta gertatu zen lehen itzuliarekin alderatuta. Gai horrekin hasi da gaur Pantxoa Hirigarai. Gero Seaskak estatuarekin lortutako akordioa komentatu du, eta bukatzeko, urtarrilean Zuberoko Sohüta-Hokin 2015eko Maskaradak hasiko direla gogorarazi digu Pantxoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151215solaspantxoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen

Bi astean bi hauteskunde garrantzitsu gertatu dira Latinoamerikan, Argentinan eta Venezuelan, eta dakigunez, bietan eskubiak irabazi du. Fakun Aznarez Argentinan gertatutakoa aztertzen hasi da, eta batez ere datozen hilabeteotan gerta daitekena. Venezuelakoak ere izan ditu hizpide: han, ezkerreko bozka asko abstentziora joan dira Fakunen ustez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151215hizpideafakunaznarez.mp3 Deskargatu hemen

Azaroari dagokion Deustualdeko Prest! aldizkariaren azalean Eukene Jauregi abokatua agertzen da: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportaje batean Jabi Salutregi kazetaria dugu, eta Anterkian “Adarretatik zintzilik” antzezlana. Horiez gain, ohikoak: Gureak kanpoan, Inkesta, Behin batean, Barkua bete berba… Lur Mallea zuzendariak kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151211lurmalleaprest.mp3 Deskargatu hemen.

Jakin badakigu pasa den larunbatean bukatu zela Parisen egindako COP 21 gailurra. Emaitza ere ezagutzen dugu, ia 200 herrialdek sinatu dute oso bitarteko gutxi duen akordioa. Eta orain, zer? Josu Larrinagaren ustez, orain gizarte zibilaren mobilizazioetan eta presioan datza gakoa, Lurra ez suntsitzeko eta hainbat herrialderen trikimailuei aurre egiteko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151214solasjosularrinaga.mp3 […]

Azken bi asteotan, konturatu garenez, webgune berria dauka Arrosa Sareak. Modernogoa, hilabeteak eta urteak joan dira lana amaitu arte. Web berrian, garrantzi berezia eman diote “Zebrabidea” arratsaldeko magazineari, baita Irratiok ekoitzen ditugun programei ere, Jon Aranburu koordinatzaileak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151214hizpideajonaranburu.mp3 Deskargatu hemen