Gaur Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao izan dugu gurean. Paulek, hainbat gai ukitu ditu: Iparraldean EEPtik atera berri direla; EAEn Osakidetzak ez dituela euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen; Nafarroa Garaiko gobernuari euskararen legea aldatzeko eskaintza egin diotela… Horiek eta gehiago izan ditu gaurkoan mintzagai. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151222hizpideapaulbilbao.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den asteko berria da, baina beste sozietate baten bitartez Iberdrola hasi da Wall Streeten kotizatzen. Joseba Barandiaranek horrek esan nahi duena aztertu du jarraian. Gero, beste bi berri komentatu ditu: AEBetako Erreserba Federalak tipoak igo dituela, eta petrolioaren prezio baxua. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151221hizpideajosebabarandiaran.mp3 Deskargatu hemen

“Catering industrialari aurre egin dioten eskola jantokiak” irakurtzen dugu aste honetako Argia astekariaren azalean, eta horrekin hasi Unai Brea gaur zenbaki honek dakarrenaren azalpena. Izan ere, eskola jantokietan Larrabetzuko Altzaga dugu sukaldeak kentzeko erasoari eutsi dion bakarretakoa eta, gai horri buruzkoa dakar Argiak erreportaje zabala. Gero, Hedoi Etxarteri egindako elkarrizketa, […]

Asteburu hau pixka bat luzatu eta datorren astelehenean Bilbon ere San Tomas azoka eta festa ospatuko da: horixe da gure proposamen berezia. Ibilbidea, aldiz, Laudiotik Bilborako erromes bidea. Diskoa Korrontzi dantzan eta Liburua Patziku Perurenaren “Hilen xarma”. Eta betiko moduan, Agenda, asteburuaz ondo gozatzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151219zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Abenduaren 5ean Bilboko Kafe Antzokian izan ziren Voltaia  zumaiarrak “Medusa” (Mauka Musikagintza,2015) euren bigarren lana aurkezten. Soinu-proba baino lehen Jon Brakamonte eta Unai Eizagirregaz egoteko aukera eduki genuen. Egurree!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151217artayorranvoltaia.mp3 Deskargatu hemen

Gaur ere disko sorta ederra prestatu ditu Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan, The Flock, Fermin Muguruza, It´s a beautiful day, eta batez ere larunbatean Bilko Kafe Antzokian joko duen Ruper Ordorikaren kantak entzun ditugu. Bigarrenan, Aymur eta Sivan Perwer, The Black Keys, Fairport Convention, Charlie Parker, Dizzy Gillispie, Charlie Mingus […]