Pedro Elias Igartuak kantu aukera anitz eta interesgarria ekarri digu oraingoan ere. Lehen orduan Peter Frampton, Kortatu. Georgie Fame eta The Uski’s en kantak entzun ditugu, eta batez ere Lenny Kilmisterrenak. Bigarrenean, aldiz, Fermin Muguruza, Neil Young, Dave + Philip Alvin, eta bereziki David Bowierenak jarri dizkigu Pedrok. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160114soinugela.mp3 Deskargatu […]

Gaurkoan, Hasier Arraiz izan dugu Hizpidea magazinean. Sortuko buruzagia hasi da bihar, ostiralean, izango den eztabaidarekin, herri modeloaren inguruan, Abenduko hauteskudeek utzitakotik jaikitzen hasiak direla esateaz gain, Hasierrek Arnaldo Otegi izan du hizpide, bukatzeko aste honetan bertan presoen inguruan Rufi Etxeberriak esandakoarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160114hizpideaasierarraiz.mp3 Deskargatu hemen

Normalean hemengo edo Madrilgo hedabideetan irakurtzen edo entzuten dugu Kataluniako egoera nolakoa den, baina hamabostean behin Aritz Galarragak Kataluniako egoeraz hitz egiten digu Kataluniako hedabideen ikuspuntutik. Gaur ere, azken momentuan lortutako akordioa eta Carles Puigdemont president berriaz hitz egin digu La Vanguardia, El Periódico, El Punt-Avui edo Ara egunkariek dakartena […]

Jolas zerrenda: 1. Kingston Calypso*    2. HARRY BELAFONTE Hold’em Joe    3. Kingston Rock*    4. HARRY BELAFONTE Goombay Drums    5. Jump Up*    6. HARRY BELAFONTE Rum & Coca Cola    7. Under The Mango Tree*   8. HARRY BELAFONTE Brown Skin Girl    9. The Is Boy Chase* PRINCE BUSTER: 10. Ride A Donkey    […]

2016. urtea hastearekin batera, buelan da POTTO irratsaioa, bertsoa ardatz eta hizpide duen saioa, alegia. Gaurko saioan, abenduaren bukaera aldera, Donostian jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala aletu dute Josu Zabalak, Axier Goñik eta Erlantz Ibargurengoitiak; saio horretako bertso hautatuak komentatu eta Bizkaiaren luze-zabalean aste honetarako programaturiko bertso-jana proposatu dute. on […]

Gotzon Barandiaran idazlerekin bere azken nobelaz aritu gara; ‘Gidariaren okerra’. Bahiketa baten istorioa da hau, burua galtzeko zorian dagoen taxista batek antolatua, konplize dituela bere iloba lehenik eta diru premiaz dabilen argazkilari bat gero. Bilbora datorren ikerlaria atzeman, balio bereziko informazio medikoa erauzi eta akabo. Nobelaren nondik norokaak kontatu dizkigu. […]

Azken Prest! aldizkariaren azalean Deustun bizi den Jabiera Mendicute txiletarra agertzen zaigu: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Horrez gain, René Cassin eta oroimena erreportajea, Prest! aldizkariaren 15 urteurrena, edo “Futbolariak eta printzesak” antzerkia agertzen dira. Eta, Lur Malleak kontatu digunez, ohiko atalak: “Behin batean”, Inkesta, “Barkua bete berba”… https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160114solaslurmallea.mp3 Desakaargatu […]