Euskal Herria Baterak ekitaldi bateratua egingo du ostiral honetan, apirilaren 11n, Donostiako Kursaalen, 19:00etan, Aberri Egunaren testuinguruan. Sabino Arana Fundazioak, Agirre Lehendakaria Centerrek eta Olaso Dorrea Fundazioak deitu dute agerraldia, Euskal Herrian askatasunean eta justizia sozialean oinarritutako proiektu bat indartzeko beharra aldarrikatuz. Ekitaldia “Bagara nor, badugu zer egin” lelopean egingo […]

Urteko txostena aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. hain zuzen, euskaldunen hizkuntz eskubideen inguruko kexa, zoriontze eta, oro har, testigantzak jasotzen eta aztertzen dituena. Bertan jasotako datuek azaleratu dute urraketak mantendu egin direla. Agurne Gaubeka dugu telefonoaren beste aldean txostenaren zehasunak aztertzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250407_agurne_beatokia.mp3 Deskargatu hemen.

Gazteola Zenbat Gara elkartearen ekimena da. Haurren zein gazteen hezkuntzan eta aisian, euskararen erabilera eta euskal kulturaren ezaguera sustatzea du helburu modu jostagarri bezain serioan. Aste Santuko oporraldirako eskaintza zabala izango dute, euskara eskolak eta multi kanpusa besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250404_andoni_aste_santua_gabriel_arestin.mp3 Deskargatu hemen.

Osasun Publikoaren Aldeko plataformek pribatizazioaren aurkako mugimendua indartzen jarraitzen dute, eta Euskal Herriko eskualdeetatik hedatzen den bitartean haien ekintzak eta aldarrikapenak hobeto koordinatzen dabiltza. Horren inguruan aritzeko, Mireia Saiz, Barakaldoko Osasun Publikoaren Aldeko plataforma eta Osasun Publikoaren aldeko koordinadorako kidearekin berba egin dugu. Euskal Herriak Kapitalari Plantok argitaratu berri duen […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Antzerkia, musika, zinema eta kultur ekitaldiak izango ditugu hirian eta inguruan. Beraz, aukeratu gustukoen daukazun plana eta animatu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250404_agenda_keparen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.    

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) apirilaren 5erako, biharko manifestazio deialdi zabala egin du lau hiriburutan: Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. “Soldatak eta pentsioak duinak, orain, hemen eta denontzat!” lelopean, bizi-baldintza duinak aldarrikatzeko eta aberastasunaren banaketa justua eskatzeko kalera irteteko deia egin diete langile eta pentsiodun guztiei. Pentsiodun mugimenduen esanetan, “onartezina […]

Kirolarien eskubideen defentsan aritu gara; grebaren aldarri betean Iñaki Urrutia pala jokalariak azaldu dizkigu palisten grebaren oinarriak eta Ane Urkiri kazetari naiztarrak grebaren oihartzunetan murgildu gaitu Ane Zabala lankideak eskirol mundua ekarri digu eta EUTSI! pelikularen mundura eraman gaitu Xorroxin xoria ere izan dugu gonbidatu, eki-mendebal lurraldeak lotzeko korapilo ederra […]

Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta Bilboko hainbat sektoretako entitatek jada izena eman dute hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketan parte hartzeko. Ekimen honen bidez, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan hitz egitea sustatu nahi da, norbanakoak ez ezik, entitateak ere euskararen erabilera areagotzeko espazio bihurtuz. Bilbo bezalako hiri batean entitateek funtsezko eginkizuna […]

Gaurko saioan Uma Ulaziarekin hitz egin dugu Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik bere liburua oinarri hartuta. Besteak beste, ikuspegi materialista eta idealistaren arteko desberdintasunez arituko gara, gizartearen zati handi batek bere burua feministatzat hartzearen ondorioez, zaintzaz eta grebez. Gomendioetan, Jule Goikoetxea eta bere Politeismo bastarta eta Mari […]