Argia astekarian erreportaje nagusian Bilboko Liburutegien borroka landu dute. Urte eta erdi luzetxo daramate Bilboko Liburuzainek borrokan, Alde Zaharreko Esperantza eraikineko haur eta gazteen liburutegia, Udal Liburutegien Sareko gainerakoak bezalaxe, langile publikoek kudeatu dezatela exijitzen. Auzokideen “aldarrikapen historikoa” izan den liburutegia, Bilboko Udalak esku pribatuaren menpe utzi du bere kudeaketa, […]

Urteroko zita zabaldu dugu POTTO saioan, aukeraketa diktatorialean Otsailaren 28an Sustrai Colina eta Xabi Paya izan ziren kantuan Lauroetako Aurregoiti jatetxean; gai-jartzaile lanetan, prosa betean, tridentea aritu zen: Beñat Vidal, Iñaki Beitia “Arbildu” eta Joseba Santxo. Bertso munduaren notizia handia ere zabaldu dugu, Bertsozale Elkarteak ekarria: Babes Kutxa, bertsolari eta […]

Maiatzaren 3an “Maite Zaitut” herri omenaldia egingo diete Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei. BECen izango da “bizitza ospatzeko festa” eta sarrerak salgai daude nikeremaitezaitut.eus webgunean 15 euroren truke. Amagoia Mugika da antolatzaileetako bat eta berak kontatu digu helburu bakarra daukatela: pailazoek 37 urteko ibilbidean emandako maitasun guztia orain haiei bueltatzea […]

Hitzordu garrantzitsua du igandean Plentziak: Plentzioako kirol elkartearen mendeurreneko walking football nazioarteko txapelketa. Plentziako Udalak eta Futbol elkarteak antolatu dute torneoa eta guztira bost talde lehiatuko dira: Ingalaterrako hiru talde, Galeseko bat eta Euskal Herriko beste bat. Beti United da Euskal Herriko walking taldearen izena eta berezitasun bat daukate: jokalari […]

Bilbon martxan dagoen “erdalduntze makina” irudikatzeko ekintza egingo du gaur GUKAk Plaza Barrian arratsaldeko 18:00etan. Ekintza herrikoia eta parte hartzailea izango da, eta hirian martxan dauden erdalduntze-mekanismoak ikusarazi nahi ditu. Gurean izan dira Maialen Gago eta Liher Berrantes GUKA ekimeneko bi kide, eta haiek eman dizkigute gaur arratsaldeko ekintzari buruzko […]

Mikel Telleria musikaria izango dugu bidelagun. Bere azken lana, Oroit Lou Reed, New Yorkeko musikari handia omentzeko asmoz sortutako diskoa da, baina horrekin batera, euskarazko rockaren eremuan ekarpen propio eta originala egin du. Diskoak Lou Reeden eragina jasotzen duen arren, Telleriak hamar abesti original sortu ditu, euskaraz eta bere estilo […]

BLV-ART Jaialdiaren edizio berria apirilaren 3tik 13ra ospatuko da Bilbao La Vieja auzoan, Bilboko Udalaren eskutik. Ekimen honek antzerki fisikoa, arte biziak, dantza eta ikus-entzunezko instalazioak uztartzen dituen programazio anitza aurkeztuko du, guztira hogei proposamen inguru bilduz. Bertan, belaunaldi berriko artistek eta dagoeneko ospea duten sortzaileek parte hartuko dute. Jaialdiko […]

Amelie Nothomben istorioen indar magnetikoa eta gobernuen erabakien ardura herriei egozteko joera sarraskigilea. Mitxelenaren amaren egonarria zelan islatu zen Angelupoulosen “Ziterara bidaian” eta nola erabili zituzten Ginzburgen aitak eta Melville Harrigarriak ustezko zetazeo bat miresmena sortzeko eta salaketa soziala egiteko. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2025/liburuenerrepublikatxikia/250325_liburuen_errepublika_txikia_23.mp3 Deskargatu hemen.

Azken ordu honetan Gorka eta Xabi izan dira gurean. Gorkassss (GARRAIO eta Ainke) eta Miin (Sistemak Arriskutsuak Dira) bakarlari moduan etorri dira, baina biak batera. Haien elkarlana oparitu digute primizian, “okerrera juten bada”, beste hainbat esaldien artean, laguntasunari buruz jarduten duen kanta. Eta horrelaxe joan zaigu guri ordua, lagun arteko […]

“Lurdes Iriondo isilarazitako ahotsa” liburua izan dugu hizpidea Jon martin egilearekin. Lurdes Iriondo hil zela hogei urte beteko dira aurten, eta haren izenari eta izanari oihartzuna emateko asmoz, Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa liburua idatzi du Martinek. Ez dok Amairuko partaide ezanguratzua izan zen. Emanaldietan parte hartzeaz gain, taldearen kudeaketa lanak […]