Gaurko saioan Gotzone Barandika dugu Bilbo Hiria irratiaren estudioan, Rosalind Franklin zientzialariari buruz hitz egiteko. Hurrengo minutuetan haren bizitzaren gorabeherak aztertuko ditugu lehenik. Gero, berak DNAren egituraz eginiko aurkikuntza zertan datzan komentatuko dugu, DNA bera azaltzeaz batera; eta hortik abiaturik, aurkikuntza hori dela medio, beste ikertzaile batzuek egin zioten azpijokoa […]
Angela Davis afroamerikar ekintzaile politikoa eta unibertsitate irakaslea Euskal Herrian izango dela eta, Fermin Muguruzak omen egingo dio, otsailaren 7an Kafe Antzokian. Haren eskutik euskal musikari eta sortzaile ugari bilduko dira gorazarre ekitaldira. Besteak beste, Maialen Lujanbio, Eider Rodriguez, Mursego, Zea Mays taldeko Aiora eta Piti, Anari, Broken brothers bass […]
Duela bi urte lekuz aldatu zen Karmelo Ikastola, Larreagaburun dagoen eraikin berrira. Ondorioz, ikastolaren eraikin zaharrak hutsik gelditu ziren. Santa Marta zeritzonean urrian zabaldu zen udaltegi berria prestatu zuen udalak. Menendez Pelayo kaleko eraikin nagusia, ordea, bi urte hauetan hutsik eta hondatzen egon da denbora honetan. Azaroan lagun talde bat ikastola […]
Nire amaren hiria izeneko bideo dokumental laburra argitaratu du Youtuben Oihana Bartra bertsolariak. Elkarrizketa batzuk ageri dira bertan, Bilbo eta euskara, euskal kultura Bilbon… Harreman horien inguruan euskal sortzaile batzuk ageri dira, nork bere hausnarketak egiten: Goizalde Landabaso, Matxalen De Pedro, Adur Larrea, Naroa Gaintza, Galder Perez, Lutxo Egia, Nora […]
Capítol 19: Blue Monday, Charles Manson i una mica d’òpera. Editorialean Blue Monday delakoaren iruzurraz mintzatu gara. Un cafè amb Clara Garcia atalean, OLBEko zuzendari artistiko Cesidio Niño elkarrizketatu dugu, berak Vincenzo Belliniren La Sonnambula opera zuzendu baitu. El calaix de l’absurd txokoan, gure hitzen esklabu bihurtuko gara. S’explica un crim-en […]
Ekintzaile politikoa, hizlaria eta unibertsitate irakaslea dugu Angela Davis. AEBetako ezkerreko pentsalarien artean aipagarrienetakoa, bere bizitzak eta bere lanek pertsona engaiatua eta gizarte gatazken aztertzaile zorrotza dela erakutsi dute. Gaur jarri dute salgai bere azken liburua, Freedom is a constant struggle izenekoa. Jabi Zabala lankideak, liburuaz eta egileaz jakingarri batzuk […]
Gehienetan ohartzen ez bagara ere, eguneroko bizimoduan edozer egiten dugularik ere, matematikarekin egiten dugu topo. Horren adibide gisa, Javier Duoandikoetxea matematikariak egunean-egunean erabiltzen ditugun zenbait zenbaki kode nola dauden osatuak eta nola kudeatzen diren azaldu digu berak ohi duen argitasunaz. Saioan zehar hegazkin txartelak, identifikazio fiskalaren kodea eta salgaien barra […]
Bertsogintzak ez du etenik, eta, Gipuzkoako txapelketa bukatuta, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak 2015eko abendu eta 2016ko urtarrila bitartean izandako bertso-jaialdiak aletu dituzte; bertso ale hautatuak ekarri dituzte Bilbo Hiria irratiaren uhinetara. https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160120potto.mp3
Belako talde mungiarrak Hamen disko berria aurkeztu du gaur eguerdian Bilboko Kafe Antzokian. Taldearen bigarren diskoa ostiralean kaleratuko da eta bere aurkezpenak jakinmin handia piztu du kazetarien artean. Izan ere, 2013an Eurie bilduma argitaratu zutenetik oihartzun handia izan dute, bitarte honetan, besteak beste, Musikaren saria, Ojo Crítico saria eta Rolling […]
18. atala: Benvingut, Carles; see you later, David. Oporretatik itzuli gara indarrez beterik. Editorialean Kataluniak dagoeneko President-a duela ospatu dugu. Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatu duen larunbateko manifestazioa gogoratuko dugu eta David Bowie handiaren galera tamalgarria. Un cafè amb Clara García atalean, Bowie galdu izanaren inguruko iritziak bildu ditugu […]
