Abadiñon San Blas dela oroitu, asteroko koplatxo bi (Apolo-ri gorazarre), eta Bilboko Koplilla txapelketari aipamentxoa, Potojorran taldeak esku hartu baitzuen iragan larunbatean bertan. Ondoren, gaurko gai nagusia: zapatuan Donostian ospatu zen BERTSO EGUNA. Goizeko saio musikatua, arratsaldeko saio nagusia (Kursaal aretoan), afaria eta afalosteko saioa. Bestetik, Bardoak eta Arabako Kuadrila […]

Euskaldunon jatorria misterioa da oraindik eta, horretaz baliaturik, edonork edozer esan eta idatzi ohi du. Zientzialari adituak urduri eta artega jartzen dira halako artikuluren bat argitaratzen den bakoitzean. Horregatik, gaurkoan Koldo Garcia Etxebarria ikertzailea gonbidatu dugu Bilbo Hiria irratira, gaiaz zientifikoki dakiguna azal diezagun. Oro har, genetikaren baliabideak komentatu ditu […]

GITE-IPES elkarteko Lurdes Rodriguezek antolatu dituen Kartzela kalera, emakumea eta kartzela jardunaldiak aurkeztu dizkigu, egunotan, jardunaldien aurkezpenean adierazi bezala, “espetxearen aurkako pentsamolde feminista, berritzaile eta eraikitzailea” aztertuko baitute hainbat alderdi edo ikuspegitatik. Dudarik gabe nabarmenduko den parte hartzaileetako bat Angela Davis afroamerikar ekintzaile, hizlaria eta idazlea izango da, horregatik Davis […]

Turkian egon berri da Iñaki Larrañaga kazetaria, Anakoz Amenabarrekin. Prentsa askatasunaren egoera aztertu dute bertan, Erdoganen gobernuak kazetari ugari atxilotu eta hedabideak itxi baititu azkenaldion. Hauteskundeak erabateko gehiengoarekin irabazi izanak eman dion indarrarekin ari da Erdogan askatasunak estutzen, turkiarrentzat eta, are gehiago kurduentzat. Larrañagaren esanetan, “Edozein txorakeriagatik Erdogan iraintzea leporatzen […]

Travellin’ Brothers taldeak One Day In Norway izeneko diskoa aurkeztu du gaur Bilboko Kafe Antzokian. Euren zazpigarrena egiten duen diskoa argitaratu du Leioako seikoteak eta, izenak dioen moduan Norvegian grabatu dute, egun bakar batean: Loiutik hegazkinez irten, Oslora heldu, furgoneta hartuta Notodden herrira heldu, bertan jaialdi batean jo eta, han bertan […]

Ekonomia kontuak izaten ditugu hizpide Joseba Barandiaran ekonomilariarekin. Gaurko lehenengo aipamena Eroskiren zorraren inguruan egin du, izan ere, 30.000 familiari sortutako buruko minen ostean, Eroskik proposatu du berez mugagabekoa zen zor horri epemuga jartzea. Familia horietatiko 20.000k onartu duten eskaintza horren trukean, zorraren %30 barkatzea eskatzen zuen Eroskik, eta hartzekodun […]

Iñaki Petxarromanek, azken urteotan kazetaritza liburu, erreportaje eta elkarrizketa ugari argitaratu ondoren, oraingoan eleberrira jo du, nobela historikora hain zuzen ere. Benetazko gertakizun historiko bat oinarri hartuta, fikziozkotzat jo daitekeen bere lehenengo lana osatu du BERRIAko kazetariak. Gertakizunok aproposak dira oso horrelako istorio bat osatzeko: Islandiako lur ezezagunak, basatiak, ederrak […]

Jabi Asurmendik teknologia berrien inguruko albisteak jorratzen ditu gurekin, eta oraingoan Whatsappen doakotasuna jarri digu mahai gainean. Dakigunez, Facebookek duela bi urte erosi zuen Whatsapp, inoiz izan den sareko enpresa baten erosketa operaziorik erraldoienean. Horrek ekarri du ordainduzkoa zen berehalako mezularitza APP ezagun hori aurrerantzean doan eskaintzea. Publizitaterik ere ez […]

Capítol 20: Vendre la casa i anar de lloguer. Editorialean Jofre López Oller-ek egindako Etxebizitza-emantzipazioaren kostuak Euskadin 2014 txostena aipatuko dugu, Gazteen Euskal Behatokiarentzat egina, zera ondorioztatzen duena: etxetik alde egitea ia ezinezkoa dela egun euskal gazteentzat, bereziki emakumeentzat. Un café amb Clara García atalean feminismoaz jardun dugu Xeira galiziar […]