Gaurkoa bezalako egun batean zendu zen Bitoriano Gandiaga Artetxe euskal poeta eta fraidea. Mendatan jaio zen, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamahiru urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Zarautzen zuen zuen nobizio-urtea (1947-1948). Erriberrin egin zituen Filosofiako ikasketak (1948-1951) eta Arantzazun […]
Daphni-ren Butterfly diskoarekin hasiko gara, Dan Snaith ekoizlearen alde dantzagarri eta esperimentala ekarriz, elektronika koloretsu eta hipnotikoan murgilduz. Ondoren, Kadebostany taldearen The Outsider entzungo dugu, pop epiko eta zinematografikoaren artean dabilen proposamena, ahots eta produkzio handitsuarekin. Jarraian, Otto Benson-en Peanut jarriko dugu, elektronika kutsu minimalista eta erritmo bereziekin, giro bitxi […]
Gaurko saioaren lehenengo txanpan, Buzz Kull Marc Dwyer australiarraren proiektua edukiko dugu, elektronika ilunaren eta cold wave doinuen artean mugitzen dena; dantzarako erritmoak eta giro malenkoniatsuak uztartzen ditu, “Darkness” eta “Truly Madly Deeply” bezalako singleetan entzun daitekeen bezala. Hurrengo gonbidatua Mandy, Indiana Manchester inguruko laukote esperimentala izango da; URGH disko […]
Otsailaren 5ean da Santa Ageda eguna, eta Euskal Herrian gaurkoa, Santa Ageda bezpera, aspaldiko tradizioan oinarriturik kantu eskean ibiltzeko eguna izaten da. Santa Ageda nor zen eta haren inguruko ohiturak gure artean nola zabaldu ziren jakingo dugu gaurko saioan. Cataniako Agata deuna siziliarra santu martiritzat du eliza katolikoak. Kristo aurreko […]
Contra a repunancia chegou unha revolución que deron en chamar “Bravú”, no programa de hoxe temos a dous convidados e amigos de Ireki Gaiola, Xurxo Souto e David Senen. Con eles surcamos unha experiencia colectiva que, nos anos 90, decidiu saír do rego do discurso dominante e, co poder da […]
Gure Bizkai-Gipuzkoetako kostaldean basurdeak ugaldu direlako pentsatu du Josuk gaurko atalari izenburua jartzeko Obelix aipatzea. Izan ere, dexente ugaritu dira basurdeak, tradizioz depredatzaile izan dituztenak -otsoak zein ehiztariak- inoiz baino gutxiago izanik, landa-eremuak abandonatuta eta sastrakadi bihurtuta. Hedatzeko joera dute azkenaldion, eta gure kostalde urbanizatuan gero eta ohikoagoak bihurtu dira. […]
Gaurko saioan folk intimista, pop barrokoa, rock esperimentala eta post‑punk iluna uztartuko ditugu, istorio pertsonal eta paisaia sonoro oso desberdinen artean bidaiatuz. Lehenik, Yasmine Hamdan musikariarekin hasiko gara, I Remember I Forget diskoarekin. Pop elektroniko sotila, erritmo hipnotikoak eta doinu arabiar garaikideak nahasten ditu lan honek, diasporaren zauriak, oroimen selektiboa […]
Gaurkoa lako egun batez jaio zen Pedro Mari Otaño, 1857ko urtarrilaren 26an, Zizurkilgo Errekalde baserrian, Asteasuko Goiko Errotatik (Pello Errotaren etxaldetik) hurbil. Aita eta aitona ere bertsolari izan zituen. Batez ere bertso paperengatik zen ezaguna (ez zuen jendaurrean kantatzen, eztarri arazoak zituelako), baina poesia ere landu zuen. Gaur egun oraindik oso […]
Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen Auritzen Pablo Fermin Irigarai Goizueta, Larreko, nafar medikua eta euskal idazlea. Aingeru Irigarai idazlearen aita eta Jose Angel Irigarairen aitona izan zen nafar euskaltzale hau, kazetari moduan hainbat kazetatan ibili zen idazle, Eskualduna, EAJren Napartarra, Gure Herria, Euskal-Esnalea eta La Voz de Navarra-n besteak […]
Askapen faltsuak aldarrikatzen ibili gara urte luzez, bizitzaren zama materialetik libre egotea, beste gauza batzuk egin ahal izateko, baina horren ondorio ekologiko sostengaezinak kontuan hartu gabe formulatu dira aldarri horiek. Aurelien Berlan idazlearen Autonomía y subsistencia. Una teoría ecosocial y materialista de la libertad liburua ekarri digu Josuk hizpidera. Liburu […]
