Mega kontzeptuari bueltaka ibilli gara gaur, gauza erraldoien munduan bizi garenez, megalopolis, megameatzarittza, megahiriak, megawatt-ak… Erromak ere kolapsoa bizi izan zuen Megazentral elektrikoen kontua. Espainiako kongresuan 2022an Kongresuak ingurumenaren gaineko eraginari buruzko ikerketa derrigorez egin beharra kendu die 50 megawatt baino gehiagoko berriztagarrien proiektuei. Eragin-ikerketa horien ordez “ingurumen-eragina” izeneko prozedura […]

Gaurko saioan Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabal, bata eskusoinuan eta bestea txistuarekin, biak ala biak euren instrumentuan birtuosoak. Esku artean aspaldi ontzen hasi ziren proiektuak argia ikusi du. Hermosak konposatutako 11 abesti agertzen dira ‘Sustraien matxinada’ izeneko disko berezi bezain txundigarria. Garikoitzek aurkeztu digu lan berria. Jarraian, aurreko saioan azken […]

Gaurko saioan Pablo Zurutuza gitarrista eta abeslari donostiarraren proiektua izango dugu protagonista. MUGAN izena hartu du egitasmo honek behin bidaide egokiak topatuta banda sortu ondoren. 2022koa da euren lehenengo diskoa Bizirik ez bagaude izenekoa, eta bertan soinu bereziaz ondutako pieza biribilak bildu zituzten. Jarraitzeko, frekuentzia berean mugitzen den talde nafar […]

Itsasora joko dugu gaurkoan ere, itsas azpira, zehazkiago esatearren. Makroalgez jardungo dugu saio honetan, eta termino berriak ikasiko ditugu: makrofitoak, errezelak, eta abar. Komunitate konplexuak osatzen dituzte makroalgek, eta ezinbestekoak dira, itsas azpiko izaki bizidun askok bizirik iraun dezaten. Zorigaitzez, azken aspaldion klima aldaketak bortizki eraso egin die horrelako ekosistemei. […]

D. Josuk. Mike Davies hizpide izan genuen, hildako hiriak artikuluan hiriak desagertzen direnean zer-nolako transformazioak gertatzen diren. Hurrengo belaunaldiei zer nolako mundua utziko diegun pentsatu genuen ondoren. Bada, gaurkoan, harago joanez, mundua gizakion desagerpenaren ondoren nola bilakatuko den imaginatuko dugu Alan Weisman-en laguntzarekin. Hori aurreikusten saiatu zen The World Without […]

Gaurko saioa ABAUNZ proiektuarekin hasiko dugu, Xabier Bastidaren ibilbidea ezagutzeko parada ezin hobea izango dugu, Xabierrek berak aurkeztuta. Beire disko txundigarriaren nondik norakoak kontatuko dizkigu, besteak beste. Segidan Katie Von Schleicher -en musika etereoa entzuteko aukera izango dugu. Bere A Little Touch of Schleicher in the Night grabazioa zazpigarrena egiten […]

Gaurko saioan Xabier Zeberioren bakarkako lehenengo diskoarekin. Pause du izena eta bertan bildu dituen 9 abestietan mundu oso bat paratu digu. Entzule guztiok kabitzen dira disko honek marrazten duen espazio intimoan. Disko eder bat. Xabier Zeberio berak aurkeztuko digu. Jarraian, Mugan talde donostiarraren musika ekarri dugu, Bizirik ez ba gaude […]

Gaurkoan Iñakik, etorkizunera begira, filosofo baten gogoetak ekarri ditu, izan ere, egun bizi dugun krisi ekosozialaren sustraiak epe laburrerako pentsamoldean daude. Roman Krznaric filosofoa, The Good Ancestor (Arbaso ona) liburuan, historian eta giza gogamenean barneratzen da, berehalakotasunaren aroan epe luzerako pentsamenduaren beharrari balioa emateko. Orain hartu behar dira zenbait neurri, […]

Durangoko Azokan Sahara, herri bat erresistentzian liburua aurkeztu da eta guk egilearekin solastatzeko aukera izan dugu. Kristina Berasain kazetariak urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariaren nazioarte saileko kazetari moduan lurralde okupatuetara lehendabiziko bidaia egin zuenez geroztik. Euskaraz gaiaren inguruan idatzitako lehendabiziko kazetaritza liburua dugu eta kazetaritza […]