Gaurkoa lako egun batez jaio zen Pedro Mari Otaño, 1857ko urtarrilaren 26an, Zizurkilgo Errekalde baserrian, Asteasuko Goiko Errotatik (Pello Errotaren etxaldetik) hurbil. Aita eta aitona ere bertsolari izan zituen. Batez ere bertso paperengatik zen ezaguna (ez zuen jendaurrean kantatzen, eztarri arazoak zituelako), baina poesia ere landu zuen. Gaur egun oraindik oso […]

Askapen faltsuak aldarrikatzen ibili gara urte luzez, bizitzaren zama materialetik libre egotea, beste gauza batzuk egin ahal izateko, baina horren ondorio ekologiko sostengaezinak kontuan hartu gabe formulatu dira aldarri horiek. Aurelien Berlan idazlearen Autonomía y subsistencia. Una teoría ecosocial y materialista de la libertad liburua ekarri digu Josuk hizpidera. Liburu […]

Gaurko saioan post‑punk dantzagarritik rock esperimental ilunera, pop intimistatik zarata poetikora egingo dugu salto, disko bakoitzak bere unibertsoan murgilduz. Lehenik, Wet Leg taldearen Moisturizer izango dugu. Bigarren lan honetan, Isle of Wight-eko boskoteak post‑punk zorrotza eta pop melodia itsaskorrak uztartzen ditu, riff indartsuen eta erritmo dantzagarrien bidez tentsio eta energia handiko kantuak eskainiz. Ondoren, […]

Otxandion sortutako olerkaria bere sorterrian bertan hil zen gaurkoa lako egun batean Felipe Arrese Beitia idazlea (1841eko maiatzaren 25a – 1906ko urtarrilaren 16a). Lehenago marrazkigintza ikasketak Gasteizen egin eta lanbidez santugile ibili ostean, 31 urterekin ekin zion olerkaritzari. Hego Euskal Herriko Lore Jokoak hasi zirenetik (Elizondo, 1879), ez zuen bakar […]

Erlantz Lizundia irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Material Aurreratuen Ingeniaritzan doktoratu zen 2011n UPV/EHUn. Erlantz British Columbiako (Kanada) eta ETH Zuricheko (Suitza) unibertsitateetan egon zen 2016an eta 2018an, hurrenez hurren, ikertzaile bisitari gisa. Material berriztagarrietan eta biodegradagarrietan (zelulosa, kitina edo lignina) oinarritutako material eta teknologia […]

Gaurkoan Josu Larrinagak berriro negazionismoa ekarri digu mikrofonoetara. Hiru negazionismo mota daudela azaldu digu: Lehenengoa eta potoloena, gizakiak eragindako klima aldaketarena, bazirudien atzeraka zihoala, baina azkenaldion indarra hartu du, errealitateak kontrakoa agerian uzten duen arren. Trumpek bultzatu du ebidentzia zientifiko guztien aurka doan errealitate agerikoaren arbuioa. Muturreko fenomeno meteorologikoak gero […]

Gaurko saioan intimitate elektrikoa, rock ilun hipnotikoa eta indie-pop ausarta tartekatuko ditugu, disko bakoitzak bere mundu propioan murgilduz. Lehenengo, Jurgi Ekizaren Argitzala izango dugu. Willis Drummond-etik ezagun dugun ahotsak bakarkako bigarren lan honetan ilunetik argira egiten du jauzi, kantu lasai baina indartsuen bidez, gitarra biluztuak eta testu existentzialagoak lehen lerrora […]

Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen mundura, gaurkoa bezalako egun batez, Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar bertsolaria, 1835eko urtarrilaren 13an. XIX. mendeko bertsolaritzaren gailurtzat jotzen da Xenpelar, eta bere bertso jarriak denboran gorde eta hedatu dira euskaldun belaunaldiotan, horietako asko famatuak dira, kantu ezagunak bihurtuta. Bertsoekin batera, bertsoetarako doinu ugari asmatu zituen (Ia […]