Saio honetan piano lasaietatik rockera eta elektronika leunera arteko bidea egingo dugu, artisten unibertso bakoitza deskubrituz. Lehenik, Evgeny Grinkoren Winter Moonlight diskoa entzungo dugu: 2025eko lana da, Istanbulgo etxean grabatua, musika klasiko eta minimalista aldera jotzen du, giro zinematografiko eta intimo batekin. Ondoren, SYMLen Nobody Lives Here iritsiko da. Seattleko […]

Gaurkoa bezalako egun batez hil zuten Algortan espainiar poliziek Eustakio Mendizabal Benito, Txikia, (Itsasondo, Gipuzkoa, 1944ko urriaren 9a – Algorta, Bizkaia, 1973ko apirilaren 19a) euskaltzalea, poeta eta ETA erakunde armatuko kidea. Euskadi Ta Askatasunaren Fronte Militarreko buru nabarmena izan zen bere garaian. Bere bizitzako pasarte batzuk gogora ekarriko ditugu gaurkoan. […]

Lehengo astean egin genuen moduan, oraingoan ere Bob Dylan-en abestiak musikari beltzaren galbahetik pasatzen jarraitu dugu. Dylanen abestiak mila aldiz agertu dira bertsioetan eta, askotan, blues, jazz, soul, gospel eta reggae esparruetan, musikari afroamerikar askok mirestu dute Dylanen lana. Horregatik, eta adibide ugari daudelako, erabaki dugu gai honetaz bigarren saioa […]

Gaurko saioaren lehenengo txanpan, Xabier Badiolaren bigarren diskoa izango dugu entzungai. Leiho Ondoan Xori Bat izena jarri dio eta gitarra da protagonista abesti guztietan barrena. Barnerakoia, intimoa, organikoa… ertz askotako diskoa. Hurrengo gonbidatua Mandy, Indiana izango da. Manchester inguruko boskote esperimental honek URGH diskoan zarata elektronikoa, dantza giroko erritmoak eta […]

Gaurkoa bezalako egun batez aldarrikatu zen Espainiako Bigarren Errepublika, eta guk garai hura gogoratuko dugu gaurkoan. Primo de Riveraren osteko dictablanda-ren azken hilabeteetan krisi sakona eta Alfontso XIII erregearen ospe txarra areagotu ziren Espainian. Apirilaren 12ko udal hauteskundeek monarkikoen porrota eta errepublikazaleen garaipena ekarri zuten. Handik bi egunera, erregeak erbesterako […]

Bob Dylan kantari-kantuegile aparta izan da azken 66 urteotan. Berak eraikitako kantutegia munduan zehar zabaldu da eta bere abestiak musika estilo anitzetan grabatu izan dira. Munduko hizkuntza askotara ere itzuliak izan dira kantuok eta horregatik, Soinugela hau eta baita hurrengoa ere, askotariko joeretako kantari afroamerikarrek Dylanen abestiekin egindakoak entzungo ditugu: […]

Gaurkoa bezalako egun batez, egin zuen Martin Luther King-ek Vietnamgo gerraren aurkako aldarria. 1967ko apirilaren 4a zen. Amerikako Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko ekintzaile garrantzitsuena zen ordurako Martin Luther King Jr. predikari baptista, 1964an Bakearen Nobel Saria eskuratutakoa. Egun hartan bere diskurtsorik garrantzitsuenetakoa eman zuen New Yorkeko Riverside elizan, […]

Hasteko Koska taldea ekarri dugu euren lehen diskoaren 50. urteurrena dela aprobetxatuta. Euskarazko rockaren lehen olatuan sortutako taldea izan zen, Elgoibarren 70eko hamarkadan jaioa; Koska lanaren bidez garai hartako rock gordina eta gazte izaera borrokalaria bildu zituzten, gaur egun klasiko kutsua duen soinua. Holy Fuck Torontoko laukote elektroniko esperimentala da; […]

Gaurkoa lako egun batez sortu zen Lourdes Iriondo Mujika euskal kantaria (Donostia, 1937ko martxoaren 27a- Urnieta, 2005eko abenduaren 27a). Urnietan bizi izan zen txikitatik. “Ez Dok Amairu” taldearen kidea izan zen hasieratik. Xabier Lete kantari ezagunarekin ezkondu zen. Abeslari moduan izan zen ezaguna batez ere, baina idazlan batzuk ere argitaratu […]