Gaur ere bi orduko saioa egin du Pedro Elias Igartuak. “Soinugela”-ren lehen orduan Ruper, Bettye LaVette, The Fame Gang, Balerdi Balerdi, Billy Bragg eta Anariren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Pedrok Keith Richards, Chuck Berry, Jimmy Reed, The Jayhawks eta Estankona jarri dizkigu, hainbat iruzkin interesgarrirekin batera. https://bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151002soinugela.mp3 Deskargatu hemen.

“Prozesua” ezkerrerantz”, irakurtzen dugu Unai Brea erredaktoreak aurkeztu digun aste honetako Argia astekariaren azalean, Kataluniako hauteskundeen emaitzak aztertu ditu aldizkariak, egunotako hizpide nagusia dugun hauteskunde plebiszitarioen gaiaren inguruan. Asteko gaia Fronte Popularra da, gerrak zapuztu zuen esperientzia interesgarria. Asteko pertsonaia Andoni Lubaki argazkilaria dugu. Bukatzeko, Break Net Hurbileko “Ana Belén Montes: los Cinco kubatarrak […]