Gaurkoan hori guztia eta gehiago ekarri digu Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan, The Zombies, Lou Reed, Anari, Lovin’ Spoonful eta Zuraren kantak jarri dizkigu Pedrok. Bigarrenean, ordea, Louis Armstrong eta Charlie Parker entzuteaz gain, Allen Toussaint-i dedikatutako monografiko berezia entzuteko parada izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151022soinugelaallanthuasen.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2015-10-22
Igelaren banda hirukoteak lan berria kaleratu du “Debalde festa” izenekoa eta bertsolaritzarekin lotutakoa. Amaiur Cajaraville eta Bixente Martinez Bilbo Hiria Irratian egon dira gugaz koplatan! Jazz-folk! Egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151022artayorranigelarenbanda.mp3 Deskargatu hemen
Sustraiak izena hartu zuten lurrak emandakoarekin lan egin nahi dutelako. Agroekologia dute maite: hurbileko hornitzaileak, nekazaritza ekologikoa, sasoiko produktua, lurra eta jendea zainduz… Gutizia gozo-gozoak prestatzen dituzte han eta hemen biltzen diren taldeak elikatzeko, catering zerbitzua eskaintzen baitute. Kukutzako jantokia hartzera animatu ziren euren zaletasunean oinarrituta 4-5 lagun eta orduan […]
Bueltatu gara, Apolo gabe umezurtz, hala ere, baina bertso mundu honen berri emateko asmoz jarraituko dugu ikasturte berrian ere. Gipuzkoako bertsolari txapelketa abian jarri zen maiatza aldean, eta gure Potto irratsaioko lagunek ezin muzin egin Gipuzkoako bertsolarien jarduna kontatzeari. Saio honetan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak orain arteko final zortzirenak […]
Hilaren 24an, larunbatarekin, Alternatiben Herria ekimena ospatuko dute Bilbon Areatzan eta 7 Kaleetan batez ere. Euskal Herriko Giza Eskubidearen aldeko Kartaren ekimen bat da hau, eta bertan 150 bat eragilek antolatu dute larunbatekoa. Olatz Dañobeitiak kontatu digunez, dena prest dute, aldarrikapen eta jai egun eder bat pasatzeko asmoarekin. Besteak beste, […]
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151022solasasteanelupis.mp3 Deskargatu hemen
Ikuspegik, EHU eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, EAEko etorkinen gastuak eta ekarpenak aztertu ditu. Datuek oso argi hitz egiten dute: krisi gogor honetan, ere, etorkinek gehiago ematen dute gastatzen dutena baino. Horrekin batera, Gorka Moreno Ikuspegiko zuzendariak beste ondorio batzuk aipatu ditu: etorkinek, populazioa mantentzeaz gain, gure gizartea gaztetzen dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151022hizpideasgorkamoreno.mp3
Bizkaiko Labe Garaiak zeuden eremu batean zegoen Aprendiz eskola: duela 3 urte gazte batzuek okupatu zuten eta horretan jarraitzen dute, lokalari hainbat erabilera emanez. Elkarrizketa Alvaro Hilario kolaboratzaileak egin dio Txirbileneako Roberri. Deskargatu hemen
