Gaurko magazin honetan tartetxo bat egin diegu Nazioarteko gaiei, eta gurekin Txente Rekondo izan dugu. Hasteko, pasa den igandeko Portugalgo hauteskundeak aztertu ditu: Txenteren ustez, irakurketa ezkorra egin behar dugu. Bestetik, azken asteotan Europan gertatzen ari den errefuxiatuen arazoa aztertu du: hedabide handien mezu interesatuez gain, gerrek jarraitzen duten bitartean, […]
Eguna: 2015-10-06
Gaur hasi da Hala Bedi Bik eta Bilbo Hiria Irratiak ekoiztutako HIZPIDEA magazina. Eta hasteko, kazetari bi izan ditugu gurean. Alde batetik Idurre Eskisabelek Erandioko hilketa izan du aipagai eta, haren ustez, Almudena Matarranz hil duen bortizkeria matxista ez da elkarretaratze batekin konpontzen, sakonago jo behar dugu. Bestetik, Gorka Bereziartuak […]
Goizero Bilbo eta Gasteiz irratiz lotuko dituen zuzeneko informazio saio berria sortu dute Bilbo Hiria eta Hala Bedi irratiek elkarlanean. Gaur abiatu den HIZPIDEA saioa astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 10:00etara emitituko da aurrerantzean, Bilbon eta Gasteizen aldi berean. Irratsaioak aktualitatearen inguruan jarduten du eta kolaboratzaile sare zabala dauka (30tik gora). […]
