Gaur, disko askorekin etorri zaigu Pedro Elias Igartua. Lehen orduan, Eskean Kristo, Lou Topet, James Taylos, Tom Petty, eta Los Xeyren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Wilco, Richard Thompson, Pop Staples, Allen Toussaint, eta The Zombiesen kantak jarri dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151015soinugelarichardthompson.mp3 Deskargatu hemen

“Hemen ez dago Bake prozesurik” dio Arnaldo Otegik Kataluniatik egindako elkarrizketan, La Directa astekariko kazetari Gemma Garciak egindako elkarrizketa luzean, eta aste honetako Argian agertzen dena. Horrez gain, Unai Brea erredaktoreak asteko gaia komentatu du, “Emakumeek ere eiakulatzen dute” artikulua idatzi baitu Danele Sarriugartek. Erdiko Kaieran “Gure Sor Lekuaren bila” […]

Gaur ere Bizkaiko kultura agendari ekin dio Alvaro Hilario kazetariak. Hasteko, datorren astean Sestaoko Txirbilenea gaztetxean ospatuko duten 3. urteurrena izan du hizpide. Gero, datorren astean ere eta leku berean, emakumeek antolatutako 2. Encuentros Ivaginarios izango direla esan digu. Eta bukatzeko, hilaren 21ean 7 Kaleetako Burtsan “Ouroporos” dokumentala komentatu du. […]

Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” magazinearen atal honetan. Ikasturtearen hastapenean daudenez, literatura eta mintza txokoa oraindik antolatzen ari dira. Hala ere, hilabete honetarako irteera eta bisitak aipatu dizkigu: Artxandako funikularra, oso interesgarria izan dena, Arte eder museoko “Hormako mezuak” erakusketa, antzerkia “Kreditua” euskaratutako antzezlana […]