Gero eta entzunagoak ditugu TTIP edo CETA itunak, transnazionalek inposatu nahi dituztenak. Gaurkoan, Iratxe Arriolak berriro azaldu ditu bi itun horiek, gero zer suposatuko duten komentatzeko. Bukatzeko, mobilizazioak errealak direla frogatuzeko pasa den asteburuan Bruselan izandakoak kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151021iratxearriola.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2015-10-21
Betiko moduan pasa den asteburuan egondakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz. Gero, gaurkoa komentatu du, Anje Duhalderen “Lagun artean kantari”. Bihar bi kontzertu izango dira (Eten, eta The Montesas), eta ostiralean hiru: Bob Wayne, The Crunch, eta Paraleloan #19. Larunbatean Grises izango dira Kafe Antzokian, eta datorren astean Mikel […]
Martxan ditugu Parrapean komiki jardunaldien zenbait ekitaldi, eta horrela jarraituko dute hilaren 31ra arte. Josune Muñozek jardunaldien beste ezaugarri batzuk kontatu dizkigu, komikigintza eta feminismoa uztartzen dituztela azpimarratuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151022josunemunoz.mp3 Deskargatu hemen
Lander Etxebarria zinegotziaren ustez, Bilboko udalak ez dauka inolako konpromisorik birziklapenarekin, eta frogatzeko adibide batzuk jarri ditu. Gero, OihuK okupazio feministaren egozte arriskua, Askapenako bost kideren aurkako epaiketa eta Artxandako funikularrak dituen segurtasun arazoak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151021landeretxebarria.mp3 Deskargatu hemen
Gaindegiak egin duen azken txostenean, besteak beste, datu hori agertzen da: Euskal Herriko 18 urteetako beherakoen %20 pobrezia edo bazterketa egoeran daude egun. Horrekin batera, Imanol Esnaolak beste datu batzuk komentatu ditu: dena den, datuok larriak badira ere, Europako Batasuneko batez bestekoaren azpitik gabiltza momentuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151021imanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen
