Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasle eta irakasleak Bilbon izan dira bisitan, gure historia bertatik bertara ezagutzen eta bide batez Lizeoaren erronkak ere ezagutzeko aukera izan dugu. Nerea Ihintza eta Xole Mariluz irakasleekin solasean izan gara. Bernat Etxepare Lizeoa, Ipar Euskal Herriko Lizeo bakarra da, 400 ikaslek ikasten dute bertan. Datorren […]
Eguna: 2016-06-13
Ekainaren 26an Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango direla eta, oraingoan ekonomiak eta hauteskundeek elkarrengan zenbaterainoko eragina duten aztertu nahi izan dugu Joseba Barandiaranen laguntzaz. Haren ustean, ukaezina da eragina. Hauteskundeak datozelarik, zalantza giroa sortu ohi da eremu ekonomikoan eta horrek berez dakar ekonomiaren moteltzea eta geldotzea, etorkizun ezezagunak beldurra sorrarazten duelako. […]
Errepaso eta azterketa interesgarria egin digu gaurko saioan Unai Fernandez de Betoño arkitektoak Euskal Herriko bost hiri nagusien hirigintza ereduaz. Bilbotik hasita, nazioartekotzen ari dela eta, horrenbestez, hiriaren ikusgarritasuna eta elitizazioa gertatzen ari direla azpimarratu du. Gasteizen kasuak badu zerikusirik Bilborekin, Unairen ustez, baina auzo gehiegi eraiki dira bat-batean. Donostian […]
