Minbizia gaixotasun hedatuenetariko bat da herrialde garatuetan. Denboraren poderioz, gure gorputzeko zelulak zahartuz joaten dira eta, halako batean, akatsen batengatik edo zahartu direlako, gaixotasunak ager daitezke. Beraz, minbizia, nolabait esan, norberaren zelulak gaiztotzea da. Gaurkoan Iker Badiola ikertzailearekin hitz egin nahi dugu, minbizia eta beronen metastasia zehazki zer diren adieraz […]
Eguna: 2016-06-02
Denboralditxo bateko etena eta gero indarberrituta gatoz Soinugelara.Cracker taldearen “Tortches & Pichforks” kantuarekin eman diogu hasiera saioari.Ondoren, Petti eta Etxeko Uzta,Billy Gibbons, Doctor Deseo,Elvis Costelo,Burning Spear.Graham Nash,The Band,The Beatles edo ta Eskean Kristo entzuteko parada izan dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160602_soinugela.mp3 Deskargatu hemen
«Katalunia zuzenbide estatu aske, burujabe, demokratikoa sozial eta ekologikoa izango da eta errepublika parte-hartzaile gisa eratuko da». Halaxe dio Constituim izeneko taldearen inguruan bildu diren adituek prestatu duten konstituzio egitasmoaren zirriborroak. Aditu horiek oso aintzat hartu dituzte Interneten bidez herritarrengandik jaso dituzten 3.400 ekarpenak Kataluniako konstituzioa osatuko luketen 148 artikuluak […]
Ondalan erraldoien konpartsak 20 urte bete ditu, bi hamarkadako ibilbidea ospatzeko, ekainaren 4an Bizkaian inoiz izan den erraldoi bilkurarik handiena antolatu du. Bi hamarkada erraldoiak dantzan jartzen Deustualdean , Bilbon eta Euskal Herriko hainbat tokitan. Javi Ortega Ondalan konpartsako kidea izan da gurean. Guztira, Euskal Herriko 69 erraldoi elkartuko dira […]
Gaurko Rafa Ruedak Maruri Jatabeko Dekot taldea ekarri digu entzungai. Laukoteak irabazi berri du Gaztea irratiko Maketa Lehiaketaren 25. Edizioa. Dekot laukotearen musika indie, rock… estilo egiten dute, eurak esaten duten bezala, “ilun bilaka dezakegun edozein genero”, uztartzen dute. Ingelesez kantatzen dute eta hizkuntzaren aukeraketaz aritu gara. Lau kantuko maketa […]
