“Lurrak” euskal zirku ikuskizunaz arituko gara Piperpolis saioan, Gasteizko Kaldearte Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldian eta Bilboko Kalealdia jaialdian estreinatuko dute ikuskizuna.  5 aktore eta 4 musikari arituko dira Lurrak ikuskizunean.  Musikak, dramaturgiak, koreografiek… hainbat diziplinak istorio bat kontatzen lagunduko dute: langileen iraultza. Euskal langileriaren kulturan oinarritu dira istorioa eraikitzeko. Izaskun […]

Astearteetan nazioarteko atala izaten dugu Hizpidea magazinean eta hamabostean behin Fakun Aznarez kazetariak Amerikako berri ekartzen digu. Oraingoan Mexiko eta Txileko gai bi komentatu dizkigu. Alde batetik, aspaldi samarretik Oaxaca eta Guerrero estatuetan paramilitarrek irakasleen artean egiten diharduten sarraski deitoragarria —dagoeneko 12 baitira erahildako irakasleak eta hogeitaka bahituak eta desagertuak— […]

Hitzargiak, elkar argitzen duten hizkuntza gutxituen aldeko jardunaldiak dira, hilaren 23an eta 24an Hernaniko Orona Ideo eraikinean egingo direnak eta Europako hainbat tokitan hizkuntza horiek sustatzeko eta biziberritzeko egiten diren jardunbide onuragarriak erakustea helburu dutenak. Jardunaldiok Soziolinguistika Klusterrak antolatu ditu Donostia 2016 hiriburutza kulturaren esparruan. Klusterreko kide den Belen Uranga […]