Uztailaren 1ean “Sukalki eguna, Mungiako zaporea” dokumentala estreinatuko da Mungian. “1964. urtean Mungiako lagun talde batek “Sukalki Eguna” lehiaketa gastronomikoa sortzen du, frankismoaren kontrol zorrotza saihestu eta herria jai-giroan batzeko asmoz.” Asier Abio dokumentalaren zuzendariarekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160629_asier_abio_mungiko_sukalkia.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2016-06-29
Euskaltzaleen Topaguneko kudeatzaile den Iker Martinez de Lagosekin mintzatu gara gaurko magazinaren azken atalean. Han-hemengo euskaltzaleak biltzen dituen federazio moduko hau noiz sortu zen eta geroztik nolako bilakaera izan duen adierazi digu Ikerrek. Mapa birtual batean euskara elkarteak non kokatzen diren eta nolakoak diren azaldu du gero Topaguneko arduradunak. Era […]
Uztailaren lehenean urtebete beteko da Mozal Legea deiturikoa indarrean jarri zenez geroztik. Aitor Corres Salaketako kideak lege horren gaineko balorazioa egin digu gaurko magazinean eta, bide batez, haren aurka izango diren mobilizazioen berri eman. Aitorren iritzian, datuak beldurra emateko modukoak dira, zeren eta lau mila izan baitira, guztira, lege honetan […]
Urtero bezala, denetariko taldeak izango dira Euskal Herria Zuzenean jaialdian. Uztailaren 1, 2 eta 3an ospatuko dute 21. jaialdia Lekornen. Musika ardatz badu ere Euskal Herria zuzenean festibala bestelako ezaugarriak dituen jaialdia, Pauline Guelle EHZ-ko bozeramaleak eman digu guztiaren berri. Durangoko Karrika antzerki taldea 18 urte daramatza antzerkian nabigatzen. 20 […]
