Bertso-mundua mugagabea da, beti dugu zer eskaini gure POTTO irratsaioan, eta horren erakusgarri da gaurko saioa. Asteburuan jokatu zen, larunbatarekin batera, Ereñotzun (Txirrita handiaren jaioterrian, eta Txirrita hil zeneko 80. urteurrenean), Euskal herriko eskolarteko txapelketa, eta bertan, txapeldun… bizkaitarra! Txaber Altube abadiñoarra izan zen garaile zapatuko saioan eta txapeldunak txapela […]
Eguna: 2016-06-08
Atzo Euskal Hedabideen Behatokiak prestatu duen atari berria aurkeztu zuela eta, gaurko Hizpidea magazinean bertako koordinatzaile den Gorka Salcesekin hitz egin dugu luze eta sakon behatokiaz beraz eta orain plazaratu duten atariaz. Behatokia Hekimen elkarteak eta EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateek elkarlanean garatzen duten proiektua dugu, euskaraz aritzen diren hedabideei […]
Ekainaren 3an, Bilboko La Bolsa auzo etxean, Desazkundea eta Bizitze Ona: Errebindikazio eta Alternatiba Kolektiboak. V. Topaketak burutu ziren. Topaketak emandakoaz hitz egin dugu Igor Mera ESK sindikatuko kidearekin. Lau ardatz izan zituzten gogoeta gai: elikadura burujabetza, energia eredua, ekonomiaren birlokaliza eta zaintzak. Kapitalismoak inposatutako eredua aldatzeko hainbat proposamen izan […]
Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea izan da, gurean. Ohikoa duen moduan hizkuntzaren gainean aritu gara berbetan. Egun bidegurutze batean gaudela kontatu digu. Euskararen ezagupenean aurrera egin dugu baita beste funtzio askotan hizkuntzak aurrera pauso ikaragarriak egin ditu baina administrazioan edo lan munduan aldaketa eman men behar da, leku eta […]
