Astebururako proposamen berezia ARABA EUSKARAZ 2016. Ibilaldia egitera Bardeetara abiatuko gara. Horrekin batera, betiko lez, errezeta (gazpatxo eta bakailao tortatxoa patatekin), liburua (Uxue Alberdiren LUR ETA AMETS bildumako  ” Martxa eta borroka”), diskoa ( Siroka taldea) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160617zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Gaurkoa Iruñako Baobabs Will Destroy Your Planet taldea ezagutzeko aukera izan dugu. 2014ko urrian osatu zen Baobabs Will Destroy Your Planet hirukotea, Eymard Uberetagoena , Mirentxu Asin eta Eneko Reketibate , eta hilabete geroago estudioan sartu zen lau kantu grabatzera. Javier Indurain baxu jotzaileak lagundu zien grabazioan. Taldeak Abbey Road estudioan […]

Bihar, hilaren 18an, Donostian metroa egiteko dagoen egitasmoaren aurkako manifestazioa izango da “Metroa gelditu, herriari galdetu” lelopean. Kultura, kirol, kazetaritza eta beste esparru sozial askotako 70 pertsona ezagunek agiria sinatu dute, agintariek aurrera eraman nahi duten metro egitasmoaren kontra daudela ezagutzera emateko. Sator Alaia kolektiboko kide den Mikel Alvarezek esan […]