Asteak bata bestearen hurren igaro dira lagun andana bat Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka protesta egiteko bildu zirenez geroztik eta herritarren bat-bateko eta berezko mugimendu hori, apaldu ordez, handituz joan da poliki-poliki. Eta, egia den bezala esateko, bidean oztoporik ez zaie falta izan, mugimendu honetako kide den Maddik adierazi digunez. […]
Eguna: 2016-06-24
Astero Euskalerria irratitik egiten digun kronikan Mikel Bujandak Nafarroa Garaian nagusi diren hauteskunde eta festa giroak nabarmendu nahi izan ditu. Hauteskundeei dagokienez, lehia bizia dago alderdien artean bertan jokoan dauden bost parlamentari eserlekuetako bakoitza zeinek bereganatuko duen. Hori dela eta, bateko eta besteko politikarien bisita azkarrak ugaldu dira azken egunotan, […]
Ostiral eta larunbatean Bilboko Abandoibarran Lekuz leku jaialdiaren IX. Edizioa ospatuko da. Beste urte betez pasealekua dantza garaikidez betekoa da. Ostiralean Olatz de Andres dantzari eta koreografoak zuzendutako Esfera pieza ikusteko aukera izango da. Imajinatu nolakoa izango litzatekeen 360ºtan egindako koreografia bat, plano guztietatik ikusita. Esfera jolas koreografikoa da, Olatz […]
