Bizkaiko Udaberriko faseak akabera izan zuen aurreko asteburuan, eta gure gaurko POTTO irratsaioan txapelketak utzitakoa aztertu dugu; GENeroaren betaurrekoak jantzi ditugu horretarako. Udaberri fasean izandako bertso ale hautatuak eta bertso-notiziak izan ditugu, bertsozalearen gozagarri. Lagun-maisu on baten berbak ekarrita: “Hay ke mejorar” Biba el berso! https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160601%20Potto.mp3  Deskargatu hemen

Zezenketen aurkako manifestazioa deitu dute ekainaren 18an Bilbon. Piztiak konpartsa animalistak eta Pacma alderdi politikoak   herritarrei dei egin die, ‘Ez da jai bat, irain bat da’ lelopean, zezenketei gaitzespena adierazteko manifestazioan parte hartzera. Animalien errespetuaz aritu gara Andone Pacma alderdi politiko bozeramailearekin. Bilboko zezen plazaren harira politikariek esandakoa baloratu […]

Datorren larunbatean, ekainaren 4an, Munduko Arrozak deritzan ekimenaren 13. edizioa izango da Bilboko San Frantzisko auzoan. Auzoko elkarteen koordinadorako partaide den Xabi Agirrerekin mintzatu gara gaur, dagoeneko erabat finkatua dagoen ospakizun handi honen nondik norakoak ezagutzeko asmoz. Berak adierazi duenez, lau mila partaide izango dira ekainaren 4ko hitzorduan, kolore, zapore […]

Gauza arraroak egin ohi dira telesailekin jarraitzearren, denboraldi berriak egitearren. Begira Twin Peaksen bigarren denboraldiaren bigarren erdia. Edo laburtu Goenkaleren lerro narratiboa sekula ikusi ez duenari, ea gogoa pizten zaion. Badakigu Joseba zertan dabilen azken aldi honetan. Ez GPSz kontrolatuta dugulako, tarteka txiokinean nork edo nork esaten duen arren non […]