Administrazioak saiatzen dira ikastetxeei tresnak ematen eskola barruko jazarpenari aurre egiteko; derrigortuta daude guztiak, susmoren bat izan orduko, legeak agindutako protokoloak abiatzera, zer jazotzen den ikusteko. Sentsibilizazioa gora badoa ere, ez da erraza kasu denei erreparatzea. Gaian sakontzeko asmoz Jose Antonio Oñederra psikologo eta irakaslearengana jo dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/161128-hizpidea-joseantonio-o%c3%b1aederra.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetea: azaroa 2016
Azken egunetan gertatu diren ekitaldiak komentatuz hasten gara: Fun And Serious Game Festival, Librecon, Buber sariak… Berri teknologiko batzuk ere komentatzen ditugu, eta saioaren bigarren atalan Juan Igncio Úbedarekin hitz egiten dugu, Aizean enpresaren kidea, Industria 4.0ri buruz. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak […]
Jerry Jeff Walker-ek egindako kantua da Mr. Bojangles, berak, behin New Orleansen mozkorkeriagatik atxilotu zutelarik, ziegan ezagututako mozkor etxegabe baten istorioa kontatzen duena. Ordurako Bill Robinson aktoreak zerabilen ezizen hori eman omen zien mozkortiak poliziei, benetakoa ezkutatu nahian, baina Walkerrek egindako abestiak bertsio ugari izan zituen. Guk Nitty Gritty Dirt […]
Alfama, Lisboako gunerik zaharrena omen dena. Portugalen “orduko” kolonialismoaz aritu ginen aurreko atalean. Tabu mendiaz. Mapaz eta lurraldeaz. Berriro hasteaz. Azken hasieraz. Portugaldarrak Afrikan zebiltzan, eta euskaldunak Portugalen. 1914 hartan. Klasikoen gordailuan Juan Bautista Bilbao “Batxi”ren kronikak aurkitu dugu.“Hau mundu arrano hau” liburutik. Koldo Izagirrek dion bezala “Telegrafoz albiste bitxiak […]
Lau Behi taldeak “Onenak” bilduma argitaratu berri du. Bere Ibilbideko kanturik esanguratsuenak. Donostiako laukotearen ibilbidea birpasatu dugu Rafa Ruedaren laguntzaz. Hamalau abesti jasotzen ditu bildumak, eta horietako bi aurten grabatutako kantu berriak dira, “Positiboan” eta “Hogei urte”. Mikel Azpiroz taldekidearen Mamusik zigiluak argitaratu du diskoa eta Durangoko Azokan eskuratu ahal […]
Askotan esan ohi da indarkeria patriarkalak milaka aurpegi eta milaka ahots izan ditzakeela atzean eta ezkutuak geratzen den indarkeriaren inguruko hausnarketa egin du Euskal Herriko Bilgune feministak, azaroaren 25aren harira; haurren aurkako indarkeria patriarkala. “Ikusi makusi, zer ikusi” lelopean isilpean gordetako egoera plazara atera dute. Haurren kontrako bortizkeria patriarkalak baditu […]
Gaurko saioan Jaime Valverdek bi antzezlan ekarri dizkigu. Francoren bilobari gutuna memoria kolektiboaren collage handia dela aipatu digu eta frankismo eta nazismoaren traumari aurre egiteko katarsi kolektiboa. Antzezlanaren estrukturari dagokionez narratibotasun handikoa iruditu zaio, tonu sotila tempoa, neurria, kontaketen erritmoa goraipatu ditu. Bestetik Dxusturi teatrok estreinatu berri duen Karramarro antzezlana […]
Ostegunetan bat egiten dugu Argia astekariarekin, eta aste honetan dakartzan gaien errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Ohikoa dun moduan hiru gai aipatuko ditugu eta azaletik abiatuko dugu errepasoa, horrela irakur dezakegu “ Zazpi haurretatik bati sexu erasoak egin dizkiote etxeko giroan” , kezkatzeko moduko datuak bildu dituzte erreportaje nagusian, […]
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Altsasuko auziaren nondik norakoak aipatu dizkigu. Larunbaterako deituta dagoen manifestazioaren berri eman digu. Altsasun irudi bateratua irudikatu dute. Sakanako hamabost udaletako alkate eta zinegotziak agerraldia egin dute. Urrian, jaietan izandako gertaerak sortu duen “anabasa eta gehiegikeria” salatu dute.Bestetik Nafarroako gobernuak ere […]
Emakumezkoei zein gizonezkoei haien sozializazio prozesuan oso jarrera estereotipatuak inposatu zaizkie. Emakumeengandik ahultasuna, beldurra edo segurtasun falta, beraz, babesaren beharra adieraztea espero da. Ausardia, aldiz, ipuin tradizionaletan ikus daitekeen bezala, gizonezkoen ezaugarria da. Steilas sindikatuan aurten, Azaroaren 25a oroitzeko eta ikastetxeetarako material didaktikoa prestatzeko “aske izan nahi dut, ez ausart” […]
