Bizkaiko Txapelketak ez du etenik; POTTO irratsaioak ere ez! Finalaren atarían saio bakarra falta da, eta Larrabetzun erabakiko zeintzuk izango diren Bilboko final handian kantatuko duten Bertsolariak. Bik jada lortua dute zuzenean Miribillarako txartela: JONE URIAk eta BEÑAT UGARTETXEAk. Aste honetako POTTO irratsaioan, Basaurin jokatutako Bizkaiko Txapelketaren bigarren finalaurrekoa aztertu […]

Juanba Berasategirekin solasteko aukera izan dugu Durangon, Ikuska proiektuaren berredizioa dela eta, azokako Irudienean egin dute film labur dokumentalen sorta horretako bosten proiekzioa. Bertan izan dira, berredizioa koordinatu duen Fermin Munarriz kazetariak aurkeztuta, Xabier Iriondo (Bertan filmeak), eta sortako dokumentalak zuzendu zituztenetako bi: Jose Luis Egea eta Juanba Berasategi. GARA […]

Azoka zabaldu berritan Gerediaga elkarteko lehendakari Nerea Mujikarekin solasteko aukera izan dugu. Azken 15 urteotan urteroko kontua den arren, beti artega ibiltzen dira azken unera arte mila xehetasun lotzen, dena behar bezala atera dadin. Aurten 51. edizioa du euskal kulturaren azokak eta lehenengo eguna ikasleena dugu. Ikaslez bete zaigu azoka, […]

Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Euskararen aldeko adierazpen instituzionala egin du Nafarroako Gobernuak eta larunbaterako kultura ekitaldi ugari prestatu ditu. Iruñean Altxatu taldea eta Oihan Vega arituko dira. Hortaz gain aurrekontuen inguruko berriak ekarri dizkigu. Hilaren 30eko osoko bilkuran onartzea espero dute. Iruñeko Udalak 196,5 milioi euroko aurrekontua […]

“Batetik, jarri ahal duzuna; eta bestetik, jaso nahi duzuna” esaldi horretan laburbildu dute harpidetza kanpaina berria, eredu berria aurkeztu nahi dute. Lander Arbelaitz kazetariak aurkeztu digun moduan Argia komunitatea indartu nahi dute, komunitateko kideek ez dute produktuarekin lotutako prezio bat ordainduko, proiektu osoa indartzeko jarriko dute dirua. Astero moduan Argia […]

Jendea, musika, mugimendua, bizia ditu gogoko. Hegaztia da. Horiek bota dizkigu Estherrek bere burua aurkezteko. Elkarte batzutan ibili eta gero (Txiapasen ere sasoi luze baten) Incyde eratu zuten Fernandok eta Estherrek 2000n. Urteen poderioz kooperatiba bilakatu dira eta 2016an REAS-en sartu dira. ESSKongresuan aurkitu barri dogu eta hantxe lotu irratirako […]

1

Arope adierazlea ezagutu dugu EHUko irakaslea eta ekonomialaria den Endika Alabort Amundarainekin. Pobrezia neurtzeko indize bat da, European Anti Poverty Networkek – EAPN egindakoa. Beste pobrezia indikatzaileen aldean, bazterketa soziala, errenta (pobrezia erlatiboa), enplegu intentsitatea eta material gabezia ere kontutan hartzen ditu Arope adierazleak. Arope indizea Nafarroan: http://www.eapn.es/estadodepobreza/ARCHIVO/documentos/Informe_AROPE_2016_NAVARRA.pdf Arope indizea […]

Bihar estreinatuko da Igelak filma. Gaurkoan Patxo Telleria zuzendariaren bisita izan dugu. Pello, banku sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusiak ere inplikatuta dauden arren, bakarrik utziko dute justiziaren aurrean. Salduta dagoela konturatzean, ihes egitea erabakiko du, ihes egin, eta etxegabetuen elkarte batek okupatutako etxe batean topatuko du […]

A Treboada musical desta noite vai adicada ao folk galego. Comezamos con Quempallou e Kepa Junkera, e escoitaremos dende temas de grupos clásicos como Fuxan os Ventos ou A Roda até proxectos tan carismáticos e orixinais como os de Mercedes Peón ou Radio Cos. https://bilbohiria.com/docs2/2016/irekigaiola/161130_irekigaioala_folki_06.mp3 Deskargatu hemen. Gaurko musika ekaitzean […]