5. Denboraldia. Lau lau lau, sardina bakalau esan ostean kantuan bosgarrenik ez badator ere. Dosi txikiagotan gatoz, gaur egungo garaiei men eginda. Presaka bizi gara, eta nola irentsi hiru ordu laurdeneko saiorik; nola egin hori astero. Nola ekoitzi hori, astero. Amore eman dugu, ameto egin. Egungo erritmoari, kapitalismoari oro har. […]
Urtea: 2016
Arriaga Antzokiak Hybrid, Rhythm & Dance ikuskizuna eskainiko du asteazkenean, hilak 26, 20:00etatik aurrera. Ikuskizuna Tokioko New National Theatreko Motoko Hirayama koreografoak zuzendu du, eta martxoan estreinatu zen izugarrizko arrakastarekin. Orain, Bilbon ikusteko aukera egongo da. Hybrid, Rhythm & Dance ikuskizuna Motoko Hirayama dantzari eta koreografoak zuzentzeaz gain sortu ere egin […]
Hego Uribeko berriak ekarri dizkigu Jon Villapun Geuria agerkariko kazetariak. Eskualdeko enpresen inguruko datuak ekarri dizkigu. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunek zor handiak dituztenen zerrendak publiko egin dituzte lehendabiziko aldiz. Hain zuzen ere, milioi bat eurotik gorako zorra duten enpresen eta norbanakoen zerrendak argitaratu dituzte eta gehienez ere hiru hilabetez izango […]
Astero bezala Kafe antzokiko programazioaren errepasoa egin dugu Mikel Urbeltzekin batera. Gaur bertan Lagun artean kantari izango dugu Anje Duhalderekin batera. Bihartik aurrera BIME CITY programaren barruan, hainbat kontzertuz gozatzeko aukera izango da, esaterako bihar asteazkena Joseba Irazoki, Malandro Club, Músculo, Trepat eta ostegunean Sonido Vegetal, Carlos Sadness, Ocellot eta […]
Hamabost egun falta dira Amerikako Estatu Batuetako herritarrak bozkatzera joateko, baina bestelako kanpaina egiten dute bertan politikariek; duela urte bete hasi zen Donald Trump eta Hillary Clintonen arteko leia, hau da errepublikar eta demokraten artekoa. Bertara begira jarri gara Jon Kortazar Billelabeitiaren laguntzarekin. Bestelako sistema du AEBak eta azken egun […]
Asteburu honetan Galdakaon Musika bizian jaialdiaren hirugarren edizioa izango da. Jon Gomez Andra Mari taldeko musikariak eman dizkigu jaialdiaren xehetasunak. Andra Mari dantza taldeak antolatzen dau hainbat sustrai dituan folk musika garaikide jaialdia. Barikuan, Korsikako Zamballarana taldeak eta Anje Duhalde joko dute Iturrondo Plazan. Toki eta ordu berean, zapatuan, oholtza […]
Egungo testuinguruan, elikadura burujabetza Euskal Herrian, gaurko nekazaritza industriala jasangarria da? Iraungarria da? Elikadura negozio bihurtzeak nora garamatza? Alternatibarik badago? Galdera guzti hauek erantzuten saiatuko dira Zer jan Nola erosi jardunaldietan. helburu argia dute, elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzea eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabidea” izatea da. Paul Nicholsonek parte […]
Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek jarritako kereilek aurrera egitea espero du Martxoak 3 Elkarteak. Gasteizko Justizia Auzitegiko epaileak 1976ko martxoaren 3ko gertaerak direla-eta aurkeztutako kereila kriminalak aintzat har ditzala espero du elkarteak. Horren bitartez “zigorgabetasunik gabeko aro bat” hasiko den itxaropena du. Nire Martinez elkarteko kidea izan […]
Valoniako parlamentuaren ezezkoaren ostean Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza liberalizatzeko akordioa blokeatuta dago. Cetari buruz hainbat galdera argitzeko Joseba Barandiaran izan dugu. Bi urtez egon da ituna hozkailuan sartuta eta orain berriz ere eztanda egin eta mesfidantza ugari sortu ditu. Momentuz ez dute adostasuna lortu, Belgikak ezetz esan baitu, […]
Jai hartu dau gaur Pedro Marik. Eguneroko elikaduratik apartekoak gozatu ditugu elkarrekin irratira igo aurretik, komenigarrien ez direlakoan, eta gozatu. (Merzi!) Egunerokoan, ondo elikatzeko gako batzuk baditu berak: ondo hidratatu, entzimak, alkalinitate/azidotasun oreka egokia, godinak jan %50ean gutxienez, eta ondo oxigenatu. Horrelakoei esker, bat baino gehiagori lagundu ei deutso osatuten: […]
