Garai hura gara Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano jotzaileak batera eskaintzen duten emankizuna da. Haren bitartez, duela 25o urte Europan Argien Mendea piztu zelarik, mugimendu interesgarri horrek Euskal Herrian izan zituen eraginak eta ondorioak azpimarratzen saiatzen dira bi sortzaileok. Horretarako, Pernando Amezketarraren bizitzako pasadizoetatik eta beraren bertsoetatik abiaturik, […]

Anatoli Vassiliev-ek idatzi du aurtego antzerkiaren nazioarteko mezua. Honako galderarekin hasi du mezua; Antzerkia behar du? Galdera horri erantzuten zaiatu gara. Gaurko saioan oholtzara igo gara. Paskua astean, Aulestin ADEL topaketen hamaikagarren edizioa ospatuko da. Arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnentzat topagunea. Ikastaroez gain eskaitza zabala izango da. Artedramako Ander Lipusek […]

Miren Bego Urrutiaren bisita dugu gaurko Zientzialari irratsaioan. Jakina denez, Animalien aferak deritzan liburuaren egilea da bera, Juan Ignacio Pérez Iglesiasekin batera. Gaurko emanaldian hotzaren kapituluaren orrialdeak zabaldu ditugu Miren Begoren eskutik animaliek izoztetik babesteko dituzten teknikak ezagutzeko. Lehenbizi, arrainak hartuko ditu ahotan; horren ostean, baso igelaren berpizte harrigarria azalduko […]

Aste Santuko oporrez gozatu aurretik, POTTO irratsaioak bere azken kolpea eman du. Batetik, barikuan, Bilboko Kafe Antzokian jokatu zen BBK Bizkaiko Bertsolari gazteen txapelketa (Hego Uribe eta Busturialdearen artean izandakoa) izan dugu hizpide; eta, besterik, zapatuan, Plentziako Danontzat gaztetxean jokatu zen Uribe Kostako 8 puntutan ekimenaren finala izan dugu, bertan, […]

Aste honetan Uriolaren txanda izan dugu Euskadi Irratiko Mezularia saioan eta bertan, hurrenez hurren, Kili-Kiliren eta Santutxuko gau-eskolaren 50. urteurrenak izan ditugu hizpide. Urteurren horien inguruan mintzatzeko Igone Etxebarria eta Joserra Etxebarria izan ditugu gonbidatu. Kili Kili euskara pozgarri erakusketa zabaldu zen ostiralean Bilboko Euskal Museoan, eta erakusketa atontzen ibili […]

WILLIE DIXON & MEMPHIS SLIM: 1. Good Understanding    3. Slim’s Thing    5. Don’t You Tell Nobody    7. Youth To You    9. Sittin’ And Cryin The Blues    11. Built For Comfort JOHN LEE HOOKER: 2. Hobo Blues    4. I Love You Honey    6. Boogie Chillum    8. Little Wheel    10. Maudie SCREAMIN’ […]

Aste honetan ARGIA astekariak 2500. zenbakia atera du eta, astero bezala, bertako eduki batzuk nabarmendu dizkigu erredakzio taldeko kide batek. Gaurkoan, gainera, Lander Arbelaitz kazetariak hartu dio erreleboa Unai Breari ARGIAren erredakzioan, Bilbo Hiriari astekariaren edukiak komentatzeko zereginean, eta gurean Isabel Isazelaiak hartu dio Xabier Monasteriori. Azalean, finantza etikoen inguruko […]

Aste Santuan eta Bazko astean Gabriel Aresti euskaltegiak Bakaiku herrian euskara ikasteko barnetegiak antolatu dituela eta, bertako irakasle den Aritz Estibez gurekin mintzatu da Ibaizabal magazinean eta argi azaldu digu zergatik eta zertara doazen ikasleak jai giroko egun hauetan haien baserrira eta zer-nolako pedagogia erabiltzen duten barnetegietan, ikasleek ahalik eta […]