Euria da, haize zakarra dabil eta gu ere hala gaude barrutik. Xerezade triste dago, lagun bat joan zaiolako. Lagun horri esker jaio zen Xerezaderen Artxiboa, Bilbo Hiria Irratiko ateak eta bere besoak eskuzabal ireki zizkionean. Eta Xerezadek badaki lagun horri gustatuko litzaiokeela guk lanean jarraitzea, beti aurrera, istorioak kontatzen, euskaraz […]
Urtea: 2016
Gaur guztokoen ditugun janariei buruz hitz egin dugu. Babarrunak dira karramarroiren gustokoenak baina gero puskerrak botatzen dituenez Oskolak eta Ane Monnak irratira joan baino lehen ez diote jaten itsi. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160311gaurezdagoeskolarikbabarrungagikoa.mp3 Deskargatu hemen
Asteburu honetako proposamen berezia Segurako XXI. Iparra-Hegoa Aste Kulturala izango da. Ibilbidea Goierrin bertan egingo dugu, Zerain herrian hain zuzen. Horretaz aparte, betiko lez, plater bat ( neguko menestra), disko bat ( Amorante proiektuaren “Dogma” kanta Rafa Ruedaren eskutik), liburu bat (Pako Suduperen “Txillardegiren borroka abertzalea”) eta agenda jorratuko ditugu. […]
Gaur saiatu gara sorginen irudi maltzurra gezurtatzen. Editorialean sorginen inguruko kondaira beltza gogora ekarriko dugu. Un cafè amb Clara Garcia atalean, Kataluniako Ebri Knight folk-punk taldeari elkarrizketa egin diogu. S’explica un crim-en, inkisizioaren botereek eta botere zibilek sorginei eginiko tortura motarik ohikoenen gaineko monografiko baten lehenengo partea eskaini dugu. La […]
Lehenengo orduan “Cracker” taldearen “Berkeley to Bakersfield” CD berria aurkeztu dugu. Iggy Pop, Henry Mancini,Georgie Fame eta Belako entzun ditugu. Saioaren bigarren orduan berriz, Jamaikako Lee Perry-ren lanak entzun ditugu. Martxoaren 22an Jamaikarra Bilbon ikusteko parada izango baitugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160310soinugelacrackers.mp3 Deskargatu Hemen
Naiara Barrado Izagirre etorri zaigu gaur bisitan zientzialari eta zientziazaleen txoko eder honetara, eta haren eskutik astronomia eta astrofisika bereizten ikasiko dugu. Gero, astronomiaren sorrera eta bilakaera nola gertatu ziren gogoraraziko digu berak; horren ondoren, teleskopio mota garrantzitsuenak ezagutuko ditugu, eta, azkenik, astronomiaren egungo adarrak eta beraien ezaugarriak azalduko dizkigu […]
Denbora gutxian, jarraian ikusten diren filmek nolabaiteko harremana eraikitzen dute euren artean, memoria sobera zehatza ez dugunon buruetan behinik behin. Garai bertsuan ezagutu edo erosi ditugun diskoek bezala. Nahasten dira datuak, istorioak, esanak eta eginak, eta konturatzerako mahaiaren bueltan irudikatzen ditugu protagonista guztiak, hitz aspertuan, akaso gutaz, eurak jarraian ikusi […]
Jazz disko batzuk ekarri genituen Bilbo Hiria irratiko estudioetara eta… https://bilbohiria.com/docs2/2016/kingston/kingston160302jazzsesioa128.mp3 Deskargatu hemen
Jabier Muguruzaren lan berria ezagutzeko aukera izan dugu, 14garren lana du. Katalunian grabatu du, zuzenean. Soinujolerekin diskoaren xehetasunak ezagutu ditugu. Saioaren bigarren atalean Pott, Ustela eta Oh Euzkadi literatur aldizkariak izan ditugu hizpide.Beñat Sarasol literatur irakasleak aztertu ditu aldizkariak ‘ Bainaren belaunaldia’ deituriko lanean, Amorebieta-Etxanoko Udalak 2013an deitutako Aia Santi […]
Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara, kulturaren bidetik ere jo nahi izan dugu gaurko Hizpidea magazinean eta lehenbiziko emakume bertsolariaz ditugun datu apurrak gogora ekarri. Argia astekariaren zuzendari dugun Estitxu Eizagirrek lagundu digu horretan, hil honen 4an “Plazidatik plazara” izeneko hitzaldia eman baitzuen Zizurkilen Plazida Otañori buruz, lehen emakume bertsolariari buruz, alegia. […]
