Bilbo Hiria irratiaren estudioek bisitari berezia izan dute; Kafe Antzokian egindako hitzaldia eta gero, Asierrek eta Erlantzek Jon Maia bahitu dute eta irratira eraman. Bertsolari zumaiarrak “Albaola itsas kultura-faktoriaren ” proiektuen berri eman digu, baita bertsolari-jarduna aztertu ERE. Zelan ez, Josu Zabalaren laguntzarekin ondutako saioan ez da falta izan bertso-agendarako […]
Urtea: 2016
Bizkaia eta Araba artean kokatua dagoen eskualdea dugu Aiaraldea, bere baitan bederatzi udalerri biltzen dituena, Arakaldotik hasi eta Amurrioraino. Euskararen lurraldea izanagatik ere, aspaldi luzean euskara gainbehera dator bertan, erdararen eraginez. Galera hori gelditu nahian eta hiztun berriei babesa eman nahian, Euskararen Kontseilua sortu berri dute bertako 40 elkartek eta […]
Katoliko joan asmo genuen, 2016ko otsailaren 11n, ostegunarekin, Celosamente gordeakoek Napoka iria, Joseba B Lenoir, Jon Aranburu eta Marco Bianchirekin batera atondutako “Ardoa eta odola” ikuskizunera. Katoliko. Odola kopan eta ardoa barruan. Han izan ginen, eta barne-kanpoak ongi busti. Ez odolez, noski.Halakoek merezi dute eta. Sari emaleek, saritua baino, beren […]
Gaurko magazinean, beste askotan legez, osasunaren inguruko gai batez jardun dugu. Hain zuzen ere, antzinako kalkulagailutzat hartu ohi den abakoak garunari loturiko gaixotasunetan daukan erabilera onuragarriaz mintzatu zaigu Lorena Egidazu. Haren hitzetan, abakoak abantaila handiak ditu Alzheimerren gaitzak jota dauden eta burmuina nola edo hala eri daukaten gaixoak tratatzeko orduan. […]
Jolas zerrenda: Ez dakigu zein kantu jarri genituen saio honetan keak ez baitzigun uzten kantuen izenak ikusten baina badakigu soinu bandetatik hartu genituela denak. “Dirty Harry”, “Orfeu Negro”, “Down By Law”, “In The Heat Of The Night”, eta abarren soinu bandetatik hartu genituen kantuak, hori bai gogoratzen dugu!! Entzun nahi […]
Gurko saioan Jurgi Ekiza musikariaren bisita izan dugu. Willis Drummonden geldialdia baliatu eta bakarka diskoa landu du. Ekiza moduan aurkeztu du lana eta bidehutsen 36garren erreferentzia jarri dio izenburua. Lan pertsolana dela kontatu dugu eta kantuak denetariakoak dira esaldi bakarrekoak, luzeak laburrak. Martxoan diskoa zuzenean aurkeztuko du, bakarka ere. Saioaren […]
Gaurko saioan Sortu alderdiaren ordezkari den Pernando Barrenarekin mintzatu nahi izan dugu, Arnaldo Otegiren berehalako askatasunak lagun zein politikari moduan sorrarazten dizkion zirrara eta pentsamenduak gurekin partekatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160223hizpideapernandobarrena.mp3 Deskargatu hemen
Joan den igandean Bolivian konstituzioa aldatu ala ez erabakitzeko bozketak izan zirela eta, Resumen Latinoamericano aldizkariko Fakun Aznarez kazetariari hots egin diogu, gai honetaz gehiago konta diezagun. Fakunek adierazi digunez, bozen zenbaketa oraindik amaitzeke dago, bertan oso prozesu motela darabiltelako, baina, itxura guztien arabera, ezezko bozka baiezkoari gailenduko zaio, nahiz […]
Joan den asteburuan Bilbotik abiatu eta Bartzelonaraino gaur egungo langileen lan baldintza duinagoak eskatzeko egin den Correscales ekimenaren karietara, Jon Bernat Zubirik azterketa sakona egin digu prekarietatea sortzen duten faktore nagusiez. Berez, gai zabala izanik, agortzerik izan ez dugunez, hamabost egun barru egingo digun hurrengo ekarpenean gai bera jorratzekotan gelditu […]
Umberto Eco italiar idazle, pentsalari eta semiologoa berrikitan hil dela eta, hark bere artikulu eta liburuetan esandako zenbait esaera jakingarri hartu eta haietaz gogoeta apur bat egitea pentsatu dugu, hori delakoan halako pentsalari handi bati egin dakiokeen omenaldirik hoberena. Gaur hedabideei buruz esandakoak hartu ditugu ahotan, prentsa idatziari, telebistari eta […]
