Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da; ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera ematen duena. Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa da Zientzia azoka, larunbatean Bilbo plaza berria gaztez lepo ikusi dugu, bertatik zuzeneko saioa eskainiko genuen. Eguerdian hasi eta iluntzera arte, ikertzaile gazteek ikasturtean landu dituzten […]
Urtea: 2017
Duela 46 urte, The Doors taldeak Jim Morrisonekin egindako bere azken albuma kaleratu zuen, 1971ko apirilean. Taldearen seigarren bilduma izan zen L.A. Woman, eta bluesaren eragina gehien nabarmentzen duena. Handik hiru hilabetera Morrison hil zen Parisen. Grabazioa ez zen erreza izan, Paul Rotchild ekoizleak ihes egin zuen eta eurek bukatu […]
Gehienok uste dugunaz bestera, jotak euskaraz ere kantatu izan dira Nafarroan, Jose Mari Esparzak Jotas Heréticas de Navarra liburuan erakusten duenez. Kanta hizpide saioaren atal honetan, euskarazko joten historiaz ohar solte batzuk emateaz gain, Nafarroatik datozkigun jota batzuk entzungo ditugu geure hizkuntzan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/kantahizpide/kantahizpide07-jotak_euskaraz.mp3 Deskargatu hemen.
Hodei etxean gelditu behar izan da zorriak kentzen. Ikastolako beste umeek jakin eta barre egingo ote dioten kezka darabil buruan. Zuek zorririk izan duzue inoiz? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/06-gaurezdagoeskolarik-hodeiek%20zorriak%20ditu.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Oso Fan taldean ezagutu dugu Rafa Ruedaren eskutik. Giorgio Bassmattik, Oriol bateria jolearekin osatzen duen taldea da Oso Fan. Datozen egunetan ikusiko du argia Oso Fan taldearen lehen diskoak, 21′ 44″ izenburua duenak. Xabier Erkizia musikari eta ekoizlearekin Berako MIK estudioan grabaturiko lan horretan sei kanta jaso ditu Oso Fanek. Datorren […]
50 herritan baino gehiagotan egingo dute estatus politikoari buruzko galdeketa igande honetan, eta horrekin milioi erdi bat lagun inguru izango dira erabakitze eskubidea praktikan jarria izango dutenak. Horretaz Xabier Letonak egindako erreportajea nabarmendu du Argia astekariko Lander Arbelaitzek. Horrez gain, Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzuliaren harira, Jenofa Berhokoirigoinek Fronte Nazionalaren […]
David Macián zinegileak zuzendua eta Isaac Rosaren eleberrian oinarritua, La Mano Invisible film esperimentalak lan mundua du hizpide. Filma gaur estreinatuko da Donostiako Cines Principe aretoetan, eta datorren astean, Bilboko Multicines eta Gasteizko Guridi aretoetara iritsiko da. Lan berezia da ekoizpen aldetik, izan ere, autoekoizpena da, elkarlanaren emaitza. Zuzendariaren esanetan, […]
Erredakzioa La Taller gunearen hedapena da. La Taller eta Erredakzioa, aurrez aurre, Bilboko Solokoetxe auzoko Iciar Maisua kalean kokatuak daude. Erredakzioa Kazetaritza, artea eta inprenta lotzen duen proiektu kulturala dugu, Tania Arriaga Azkarate arduradunak eman dizkigu azalpenak gaurko saioan. Proiektu bien arteko lotura teknika grafiko eta inprentaren teknologien erabilpena da. […]
Zientzia azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da. Ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera ematen duena. 12 eta 18 urte bitarteko gazteek osatutako 100 bat taldek ikasturtean zehar landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak aurkeztuko dituzte. Lanak osasunaren ingurukoak, ingurumen eta ekologiari lotutakoak, energiaren alorrekoak eta gizarte-zientzietakoak dira. Gainera […]
Maiatzaren lehena langileen borrokaren ikur nagusietako bat da. Gurean ibilbide luzea eta esanguratsua dauka. Gaur 1890. urteko maiatzaren lehena ekarriko dugu gomutara, gure historia aldatu zuelako. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170505_gomutan20.mp3 Deskargatu hemen.
