Gaurkoa Huntza taldeko Uxoa eta Aitor egon dira Piperpolis saioan. Abenduan kaleratutako “Ertzetatik” lana aurkeztu digute. Bilbon sortu zen talde duela lau urte, naiz eta gaur egun Huntza taldearen kokalekua Ataun den. Bilboko Kafe Antzokian kontzertu probestu dugu beraiekin solasaldia egiteko. Festarako musika eta ondo pasatzeko egiten dutela aitortu digute. […]
Urtea: 2017
Dozenaka bizilagun manifestatu dira Errekaldeko plazan “Autopista kanpora” goiburupean joan den astean autopistatik Gordoniz kalera hesi akustiko bat jausi ostean. “Autopista eta arriskua sinonimoak” direla salatu dute, eta erakundeei eskatu diete “biaduktua kentzeko emandako hitza bete dezatela”. 42 urte dira autopistako biaduktua kentzeko eskatzen dutela Errekaldeko auzotarrek. Autopistarik ez plataformako Xabierren […]
Alfredo Remirez amurrioarrarekin solastu gara bere epaiketaren aurretik. Remirez 2015ean atxilotu zuten, Armiarma hiru operazioan, sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita. Twitterreko @erreharria kontutik idatzitako txio batzuengatik da. Otsailaren 27an epaituko dute Espainiako Entzutegi Nazionalean. 2 urteko kartzela zigorra, 5 urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inhabilitazioa eskatzen diote. Hainbat elkartasun […]
2015ko abuztuan Auzitegi Gorenak, BBVA eta Banco Popularren aurkako epaiketa batean, abusuzkotzat jo eta baliogabetu zituen hipoteken gastu guztiak bezeroei ordaintzea inposatzen dieten klausulak. Harrez geroztik, auzitegi batzuek, gero eta gehiago, epai berberak eman dituzte, epaitutako bankuak gastu horiek bezeroei itzultzera zigortuz. Zeintzuk dira gastu horiek? Hipotekatu guztiek ordaindu al […]
Atzo aurkeztu zen aurtengo Zinegoak jaialdiaren 14. edizioa, inoiz baino indartsuago, izan ere, aurtengo berrikuntza da egitaraua aste bakarrean metatu beharrean, bi aste iraungo duela LGTB-ren inguruan ardazturiko programazioak. Hala, Zinegoak otsailaren 20tik martxoaren 5era arte egingo da Bilbon. Lehenengo astean dokumentalak eta zine esperimentala izango dira protagonistak Bilborock eta […]
Comeza o mes de febreiro, o mes do Entroido, e nós comezámolo cun Ireki Gaiola cargado de actualidade, cultura e entrevistas. Falamos de Regueifa con Alba María e tamén con Xurxo Souto do proxecto Xangai, un tren que volta a unir Galiza e Catalunya, migración e cultura. https://bilbohiria.com/docs2/2017/irekigaiola/170202_irekigaiola.mp3 Deskargatu hemen. […]
Matxinada txiki baten kontakizunarekin datorkigu Hektor Ortega gaurkoan, 1889ko martxoko larunbat batean Santutxuko Tabako Lantegiko beharginek egin zutena. Nagusiaren harrotasunari, karabineroei, txapelokerrei eta gobernadore zibilari egin zioten aurre tabako fabrikako emakume langile haiek. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170131_Gomutan11.mp3 Deskargatu hemen.
… Bananaz beteta dagoen zulo batean sartzen dira. Sartzen direnean, beste edozein arrain bezalakoak dira. Baina, behin barruan daudela, txerriak bezala portatzen dira (…) hainbeste gizentzen dira non zulotik atera ezinez gelditzen diren. JD Salinger Xerezaderen artxiboko atal berrian JD Salingerren ipuina dugu entzungai. Itzulpena Bernardo Atxagerana da. JD Salinger […]
Egoera ekonomiko zaila dutela jakitera eman zuten Sare herritarren plataformako kideak. 2015eko urtarrilaren 15ean polizia operazio bat abiarazi zuen Guardia Zibilak Sareren kontra Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, eta urte hartako manifestazioan bildutako 104.000 euro bahitu egin zizkioten. Operazio haren ondorioak nozitzen ari da oraindik ere Sare: orduan sorturiko zenbait zor […]
Aste honetan Europar Batasuna ardatz izango dugu, roamingaren behin-betiko bukaeraren data argitaratu dutelako: Ekainaren 15a izango da. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean212.mp3 Deskargatu hemen.
