Euskararen erabilera eremu geografikoa egun baino zabalagoa izan zela badakigu, agiri zaharretan horren frogak ageri baitira usu. Bereziki Nafar Erresumaren agiritegietan, testigantza ugari daude, euskaldunak izanik gaztelania ez zekiten lekukoen aipamenak. Itzultzaile bidez egiten ziren deklarazioetan, hala agertzen da maiz. Esaterako, XVII. mendeko Ilunberriko auzi baten inguruan, mediku batek kontatzen […]

Larunbatean abiatu genuen  Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia. Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagunen hitzak jaso genuen. Saioa Otxarkoagako familia elkartearekin abiatu genuen, elkarteko lehendakaria gurekin izan baitzen. Pablo atzera begira jarri zitzaigun, 1968an kokatuta, familia elkartearen sorrera kontatu zigun, ondoren, gaur egun dituzten kezka, asmo eta lanak […]

Gaurkoa Rafa Ruedak Iker Lauroba kantariaren lan berriaren aurrerapen kantua ekarri digu. Hamaika proiektutan murgilduta dabil musikari donostiarra. 2014an kaleratu zuen bere bakarkako lehen lana, Zeru tolesgarria” deiturikoa. Orain bigarrena izango denaren grabaketan murgilduta dabil eta dagoeneko kantu bat entzun ahal izan dugu, “Azken dantza bat” deiturikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170127-rafarueda.mp3 Deskargatu hemen.

Nafarroako kronikan Mikel Bujanda kazetariak hiru gai aipatu ditu. Batetik Langabezi datuak oposizioan izan duen erreakzioak ekarri dizkigu, isiltasuna izan da nagusi. Bestetik Nafarroako Gobernuak  2016 2019 aldirako Euskararen lehenengo plan estrategikoa onartzen duen Akordioa lortu du , plan hori ezarrita, Gobernuak erantzun egokia eman nahi dio herritarrek euskara ezagutzeko […]

Aste honetako Argia astekariko azalean Joxe Elorrieta agertzen zaigu, ELAko idazkari ohiari eginiko elkarrizketa nabarmendu du Lander Arbelaitz erredaktoreak. Munduko zortzi pertsona aberatsenek 3.600 milioi pertsona txiroenek beste dutela jakitera eman du Oxfamek. Errealitate horri bete-betean erantzuten dion liburua argitaratu berri du Joxe Elorrietak. Bestetik Miren Odriozola internazionalistari eginiko elkarrizketa […]

Pasa den azaroan hil zen behin baino gehiagotan Kafe Antzokian ikusteko parada izan dugun Sharon Jones soul kantari Amerikarra. Hori aitzaki hartuta, 100 days, 100 nights izan da gaurko Soinugelaren ateak irekitzeko aukeratu dugun urrezko kantua. AEBetako soul garaikidearen ikurraren beste zenbait kantu entzun dugu jarraian: – I Learned The […]

Larunbatean abiatuko dugu Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia, hilean behin Bilboko auzo batetik zuzeneko saioa egingo dugu.  Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izango ditugu. Otxarkoagako bizilagunak izango ditugu bidaide.  Goizalde Eskaut taldeko kideak izango dira gurean. Otxarkoagako Merkatari elkartea, 1968an sortutako Otxarkoagako familia elkartea, Gazte asanbladako kideak. […]