Korrikaren harira, AEK-k eta Hiru Damatxo ideia faktoriak BatZuk: Euskararen lau aurpegi dokumentalaren aurrestreinaldia egin zuten atzo, Bilbon. Lau herritarren bizipenak ditu ardatz,  Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Elena Caballero La Basu eta Ander Larunberenak. La basu eta Anderrekin izan gara eta hizkuntzarekin bizitakoa kontatu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170203_euskararenlau_aurpegi.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=Tfnt1juuRSI

Konfiantza mozioaz harago, zenbait gairen inguruko politikak adostea proposatu dio EH Bilduk Urtarani. Gasteizko alkateak koalizioaren “jarrera aldaketa” eta “hitz egiteko eta adostasunerako borondatea” balioetsi ditu, baina erantsi hori “bateragarria” dela astelehenean konfiantza mozioa bozkatzearekin.Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ezohiko bidea erabiliko du 2017ko aurrekontuak onartzeko: udalbatzaren konfiantza eskatuko du. Gasteizko […]

Etxeko langileen elkarteak atzo urteko txostena plazaratu zuen. Datu kezkagarriak eta larriak aurkeztu zituztenak, esaterako Etxeko langileen %26 lanik gabe geratzen dira zaintzen duen pertsona hiltzean behargin horiek langabezia saririk gabe geratzen dira. Guzti hauek aztertu ditugu Isabel Otxoa langileen elkarteko kidearekin. Kontratazio agentzien jarduera salatu du elkarteak, bezeroak eskatzen […]

Indarkeria jasateko beldurra du emakumeak eta transmititu egiten du hori, amak arduratzen dira alabari ezer gerta ez dakion zaintzeaz, adibidez. Mutilak, ordea, lasai ateratzen dira kalera, gurasoek ere ez dute uste ezer gertatuko zaienik. Onintza Iruretak indarkeria matxistaren prebentziorako gazteekin egin beharreko lanketaz egindako erreportajea aipatu du Lander Arbelaitzek, Argiako […]

Aste honetako saioan azken boladan Euskal Herriko agertu diren ahots eta lan inspiratuenak bilduko ditugu, Napoka Iria, Izaro eta Aguxtin Alkhaten eskutik, baina saio honetako ibilbidea ez da hemen amaitzen, oraindik ere entzun ahal izango dugu Childish Gambinoren soul dantzagarria eta Charles Bradleyren Motwon beltzena. On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170125musibla-003.mp3 Deskargatu hemen.

Bertsolaritzaren esentzia, bertso-bazkari eta -afarietan omen. Eta ideia horri segika, barikuan, Plentziako Gaztetxean antolatutako bertso-afarira joan ginen, grabagailua martxan jarri eta botatako bertsoak lapurtu genituen. Fredi Paia eta Alaia Martinek girotutako saioan, librean aritu ziren bertsolariak kantuan, oso librean aritu ere! Afalosteko saioa ekarri dugu gaurko POTTO saiora; on egin […]

Kandelaria, Kandelario edo Kandelairu jai kristaua da, otsailaren 2an ospatzen dena. Euskal Herrian kandelak bedeinkatzeko eguna ere bada, urtean zehar eguraldiak ekarritako ezbehar eta gaixotasunetatik babesteko. Baina kristautasunaren hasierako garaiak baino askoz lehenagotik, herri usadio zahar baten arabera, egun horretan neguaren luzea edo laburra neurtzen zen, eguraldiari erreparaturik. Eta hara […]

Abdullah Öçalanen askatasuna eskatzeko nazioarteko martxa hasi zen atzo Luxenburgon eta otsailaren 11ean amaituko da Estrasburgon.  Egun horretan manifestazioa jendetsua espero da Öçalanen eta beste preso politiko kurduen askatasuna aldarrikatzeko. Euskal Herriko hainbat militante internazionalista ere martxa honetan parte hartzen ari dira, tartean Maialen Kortabarria gasteiztarra eta Askapenako kidea. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170202_hizpidea-maialenkortabarria.mp3 […]

Ostegunetan hizpidea magazinean tarte lanaren ekonomiaz berba egiten dugu.  Gaurkoan Jon Bernat Zubiri ekonomialaria izan da.Gaurko susperraldi ekonomiko aztertuko du Estatu Espainolean eta Euskal Herrian. Estatu Espainoleko ekonomia %3ko hazkundea izan zuen aurreko urtean, baina Barne produktu gordinak ez du 2008ko izan zenera heldu.  Petrolioaren prezioa ere kontutan hartu beharko […]