Koopera store denda sarean arropa birziklatzen dute, eta prezio onean saldu. Zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeaz gain, kontsumo jasangarria sustatzen dute. Bilboko zazpi kaleetan aspaldi dute denda eta gabon aurretik denda berria ireki dute eta bertatik bertara, Nagore Perezekin proiektua ezagutu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170202_bilbobertatikkoopera.mp3 Deskargatu hemen .
Urtea: 2017
Beñat Irasuegi (Orereta/Errenteria 1978) Estrategiaz ariko da Beñat, medio gutxirekin deskonposizioan diren egiturei aurre egiteko moduez. Txikitasunetik gauza asko egin baidaitezke, baina betiere pazientzia estrategikoa landuz gertakizunak probesteko gai bagara. Entziklopedia Britainiarra, PKK gerrilak, erdiaroko itsas errepublikak, ekonomia sozial eraldatzailea, War Games… denak lotzeko gai izango dela dio. Aditza geroaldian […]
Rock gogorraren hastapenetakoa dugu Born to be Wild kantua, Mars Bonfirek konposatua eta Steppenwolf kanadiar taldeak famatu zuena. Beren Magic Carpet Ride diskoan argitaratu eta urtebetera kantua ospetsu bihurtu zuen Easy Rider filmerako hautatu izanak. Gerora motorzaleen irudiari lotuta erabat lotuta geratu da kantu hau. Guk Steppenwolf-en bertsioaz gain, Kim Wilde, […]
Gaurkoan Joseba Tapia bera izan dugu bidelagun, egun musika irakasleek dituzten kezkez jabetuta idatzi du Larreko eskolatik. Trikitixarekin gozatzeko apunteak. Musikari zein musika irakasle gisa aritu den urteetan pilatutako esperientzia bildu du argitalpenean. Musika ez dago bakarrik musika eskolan, etxean dago, herrian, kalean… Bada bestelako eskolarik, eta horien inguruko hausnarketak […]
2008an utzi zion Joxe Elorrietak ELAko idazkari nagusi izateari eta neoliberalismoaren hegemonia eta Mendebaldeko sindikalismoaren krisia sakon aztertzeari ekin zion. Orain plaz aratu du “Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas” liburua Icaria argitaletxearekin. Azken egunetan irakurri ditugu liburuan bildutako hausnarketak, atzo ELA sindikatu egoitzan Txiki Muñoz lagun […]
Aste honetan Samsungekin irekiko dugu saioa, Galaxy S7en baterien ikerketa eta korrupzio arazoak komentatuz. AEBak ere protagonista izango ditugu, Trump presidentearen segurtasun neurri ezegokiak argitaratu dira eta. Komediaren kluba bueltan izango da ere, Espainia 5Grako prestatu behar delako 2018 baino lehen. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa […]
Bizkaiko hiriburua eremu gisa duen euskarazko irrati bakarrak saio berezia egin du Otxarkoagatik Edu Lartzanguren / 2017-01-31 / BERRIA. «Gureak lorpen txikiak dira, baina lorpen txiki handiak», esan du Bilbo Hiria irratiko Xabier Monasteriok. Ospakizun urtea du Bilboko euskarazko irratiak. Izan ere, hogei urte beteko ditu udaberrian. Dagoeneko hasi dira […]
Sortu berri den Euskal elkargoa aztertu dugu Idoia Eraso kazetariarekin batera. Urratsez urrats aztertu dugu erakunde berri honen eraketa, aurrekariak eta erronkak. Urtarrilaren 23an Baionan egindako lehen bileran geratutakoa ere aztertu dugu. Jean Rene Etxegarairen ibilbidea nabarmendu du Idoiak, sorreratik Batera plataforman egondakoa da, Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaren aldeko […]
Kultur transmisioan Markoz Zapianek azpimarratu du kultura sorginen adierazpen asko eten izan direla historian. Horietako bat duzu sorginen kultura. Indarrez etendako transmisio hura berreskuratzen ahalegindu da. Sorginak historian sarritan bere izaera disimulatu behar izan du, hilko baitzuten bestela, harrapatuz gero. Carlos Castaneda filosofoa izan du hitzaldian bide lagun eta hark […]
Benoit Hamon izango da PS Alderdi Sozialistaren hautagaia Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan, alderdia zatituta dago , emaitzak aztertu ditugu Mikel Aramendirekin batera. Frantziako Alderdi sozialista barne lana eta kanpo lan handia izango du, Frantziako hauteskundeetan bigarren itzulira iritzi nahi bada. Baina emaitzak, preseski, politika baten ondorioak izan ohi dira. 2014ko abuztuaren […]
