Bueltan da Lanaren ekonomia saioa. Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipenak ditu oinarrian. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazte arituko gara. Lanaren munduaren analisia egiten, Bilbo Hiria irratia Hordago eta Argia astekaria elkarlanean.Lan taldea handitu egin dugu, gaurko saioan Maitane Jaio Atela, Eki Etxebarria Respaldiza, Jon Bernat Zubiri, […]
Hilabetea: urtarrila 2020
Gaurko sexología atalean pelikula bat izan dugu hizpide Amaia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoekin. The Normal Heart 1985eko Ryan Murphy estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da.Filmak 80ko hamarkadan New Yorkeko gay komunitatean GIBaren krisiaren hasiera kontatzen du, eta izurriteari buruzko egia azaltzen saiatu ziren hainbat aktibista homosexualen eta mediku jarraitzaileen […]
Gaurko saioan Rafa Ruedak rokabilia izan du hizpide. Gaurko kantaria Gene Vivent dugu. Gene Vincent, rockabilly musikako abeslari estatubatuarra izan zen, «Be-Bop-A-Lula» arrakastagatik ezaguna. Oso goiz hasi zen gitarra jotzen. 17 urterekin armadan sartu zen, baina bertan behera utzi behar izan zuen moto-istripu bat izan ondoren. Norfolk-era (Virginia) itzuli ondoren, […]
Eskubide Sozialen Gutunak greba orokorrera deitu du urtarrilaren 30erako. Hainbat atxiki dira grebarekin bat egin eta parte hartzera; besteak beste, pentsiodunek, feministek eta ikasleek beren ekarpena egingo diote duintasuna ardatz izango duen grebari. Gerturatzen doa egun handia. Aldaketa sozialerako eginiko pausuak bere emariak lortu dituelakoan daude zenbait eragile, ondorioz, […]
Gaur Hodei eta Lur saskibaloi partida bat ikustera joan dira bere gelakideak animatzera. Baina gauza larri bat gertatu zaie, entzun, entzun… https://bilbohiria.com/docs2/2020/Gaurezdagoeskolarik/71-gaurezdagoeskolarik-zaldi_urdina.mp3 Deskargatu hemen.
Rock gogorrera kanturik esanguratsuenetakoa dugu gaur urrezko abestitzat aukeratu duguna, Lemmy Killmister zenaren Motörhead hirukotearen Ace of Spades. AEBetako Hayseed Dixie taldeak rock abesti klasikoen bertsioak egiten ditu, bluegras eremura eramanez. Gaur aukera txiki bat ekarri dugu: Ace of Spades (Motörhead), You Shook me All Night Long (AC/DC), Holidays in […]
Mondragon unibertsitatean Mercedes Sánchez Sáinz Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak bideratuko du Queer pedagogiak. Zer dakarkiote hezkidetzari? Jardunaldia, Bihar Hika ateneoan izango da topaketa, Amelia Barquín irakasleak ekarri dizkigu xehetasunak. Orain arte gizartean eta hezkuntzan baztertuak eta ikusezin bihurtuak izan diren identitateak erreibindikatzea proposatzen dute queer pedagogiek. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200124_queer_pedagogiak.mp3 Deskargatu […]
Consonni argitaletxeak Alhondigako bi urteko egonaldia bihar amaituko du zuzeneko irrati showa eginez. Consonnik #consonniradioconAz irratia sortu du, eta hitzarekin eta irratiarekin esperimentuak egin ditu, kultura kritikoa zabalduz. Egonaldi-amaiera hori dela eta, Azkuna Zentroak eta consonnik, emakume sortzaileen topaketa bat antolatu dute, arte garaikidea eta literatura harremanetan jartzeko, feminismoak bide-orri […]
EHUn Geografia eta Historian lizentziaduna da Iban Zaldua eta egun, bertako irakasle ere bai. Hamaika liburu idatzitakoa da eta baita horiengatik saritua ere, hiru bider eskuratu baitu Euskadiko Literatur Saria. Gaurkoan ordea, “Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak” izeneko liburua izango dugu hizpide, gaur arratsaldeko 6.30etan irakurraldia eskainiko baitu Erandioko […]
Bertsolaritza ardatz, POTTO irratsaioaren beste ale bat aireratu dugu Bilbo Hiria irratian. Bertso-bazkari bitan izan gara: aurrena, gai-jartzaileduna, 2019ko urtearen hondarretan, Bilboko Miribilla auzoan lanean ari den Mirigorri kultura-elkartean izan zen saio mundialean kantuan aritu ziren Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio; bigarren bertso-bazkarian, ordea, ez zen gai-jartzaileri izan eta librean […]
