Larrabetzuko Anguleri Kultur Etxean interpretazio zentro bat estreinatu dute, Memoriaren Espazioa izenarekin. Larrabetzu Burdin Hesiaren alboan kokatuta dago, zehazki bertatik apurtu zuten faxistek defentsa lerroa. Historiaren une horretako hainbat oroimen aurkitu daitezke bertan. Memoria historikoa gordetzeko nahiarekin 2017an hasi zen proiektua eta otsailean ireki ditu ateak. Gai honen inguruan sakontzeko […]
Urtea: 2020
Badator martxoaren 8a, emakume langilearen nazioarteko eguna, horren harira hainbat ekitaldi antolatu dira datozen egunetarako Bilbon. Bertako ekintzaile feminista den Leire Grovenekin jarri gara harremanetan egun hauetako agendari buruzko informazio gehiago jasotzeko. Aurtengo martxoaren 8a dela eta, 4 egunetako mobilizazioak egingo dituzte Bilboko mugimendu feministak. Ostegunean, martxoaren 5ean, 19.00etan hasiko […]
Loraldia jaialdia Joseba Sarrionandiaren Lisboara iritsiko da; Pessoa eta Sarrionandia casa do Fadon ikuskizunarekin. Martxoaren 18an estreinatuko dute propio jaialdirako sortutako pieza, Bilboko Itsas Museoan, eta emanaldiak testua, antzerkia eta Portugalgo Diana Villarinho fado abeslariaren doinuak uztartuko ditu, Loraldia jaialdiko antolatzaile Imanol Agirrek azaldu digunez. Mikel Antza idazleak prestatu du […]
Gaixotasun mentalak dituztenen edota baztertuta daudenen zenbait beharrizan ase guran, Gomutak plataforma martxan ipini dute hiru lagunek, horietako bi EHUko ikasle dira. Gaixotasun mentalak dituztenek edota bazterkerian daudenek behar duten informazio guztia gune bakarrean batzea da Gomutak-en helburua. “Kolektibo horientzat interesgarria izan daitekeen informazio guztia batzeko gune bat da”, azaldu […]
Gaurkoan Keu Agirretxea batu zaigu. Disko berri argitaratu du Ura eta bakea deiturikoa. Gitarra eta Mikel lagunarekin batera diskoko kantuak zuzenean eskaini dizkigu. Bakarkako ibilbidea hasi zuenetik bederatzigarren lana da. Nahiz eta azpimarratu digun musikan inoiz ez da bakarrik ibili, beti izan ditu lagunak aldamenean. Diskoa etxean grabatu du, ahotsek […]
Gaurkoan Xamar ikerlariak euskarazko lehenengo grabaketak izan ditu hizpide. Munduan sei miloi hizkuntza daude baina zoritxarrez asko desagertzen ari dira azken mendeetan. XX mende hasiera ahotsa grabatzeko lehenengo gailuak ahalbidetu zituzten lehenengo grabaketak. 1900ean Parisen egin zituzten euskarazko lehenengo grabaketak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Euskararen%20lehen%20grabaketak.mp3 Deskargatu hemen.
Ezaguna dugu odol zirkulazioa: denok ebaki baitugu inoiz atzamarra labainarekin. Osasunari buruzko kuriositate pixka bat duenak, gehiago ere badaki: badirela oxigenodun eta oxigenorik gabeko odola, hodi desberdinetan (arteriak eta zainak). Gutxiago dira, ostera, linfa zirkulazioari buruz ezer dakitenak.Hori izan dugu mintzagai Oier Gorosabelekin. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Osasuna/191113_Firoterapia_Oier_eskuzko_linfa_drainaketa.mp3 Deskargatu hemen.
Aste honetan koronavirusetik bizirik atera gara, Mobile World Congressek ekarri ez dizkigun azken berrikuntzak ekartzeko. Besteak beste, Audik semaforoak saltatzeko sistema berria aurkeztuko digu eta bideojokoen gunea ere izango dugu. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean291.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan fizkziora joa dugu, Wonder Woman y el profesor Maston pelikula izan dugu hizpide Amaia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoekin. William Marston doktorearen bizitzan oinarritua dago pelikula, Harvardeko psikologo eta teorikoa, gezur detektagailua eta Emakume Maravillaren fikziozko pertsonaia ospetsua sortzen lagundu zuena.Film honek bi emakumerekin izan zuen harreman ez […]
Gaurko saioan punk rocka izan du hizpide Rafa Rueda. Buzzcocks taldeare Ever Fallen in Love (With Someone You Shouldn’t’ve) kantu izan du abiapuntu Rafa Ruedak. Buzzcocks 1976an Boltonen sortutako punk rock talde britainiarra da, Pete Shelley eta Howard Devoto gitarra-joleek osatua. Eragin handia izan zuten Manchesterreko musika eszenan, diskoetxe independenteen […]
